«Cloud computing»-aren abantailen artean, paperaren aurrezpen nabaria azpimarratuko dugu gaur, ohiturak aldatzeko eta formatu elektronikoa hautatzeko arrazoi sendoa fakturak, banku-laburpenak, ziurtagiriak eta beste dokumentu pertsonalak jasotzeko orduan.
Formatu elektronikoa oraindik aukeratu ez duten familiek, bi paper kilo baino gehiago jasotzen dituzte urtero soilik korrespondentziarekin, eta honek eragin handia dauka ingurumenaren gain.
Horregatik gero eta pertsona eta entitate gehiago dira papera formatu elektronikoagatik ordezkatzen dutenak, METAPOSTAra batu diren 40.000 pertsonek egin duten moduan. Erabiltzaile hauei esker, eta zerbitzu seguru honen bidez dokumentuak bidaltzen duten 84 entitate igorleei esker, gaur egun, 3.500.000 baino dokumentu gehiago bidali dira METAPOSTArekin, hau da, 87 tona paper.