Javier Gómez Jiménez donostiarra METAPOSTAko zuzendari izendatu berri dute. 58 urterekin, Javier Gómezek IZFEn (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) gauzatu du bere lanik esanguratsuena, 16 urtetan zehar, 2012ko erdialdera arte, elkartearen Zuzendari Nagusi gisa jarduten.
Sozietatearen zuzendari berria Nafarroako Unibertsitateko TECNUN Ingeniari Goi-Eskolatik Ingeniaritza Industrialean Doktorea da. Gómezek CEIT Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroan hasiera eman zion bere ibilbide profesionalari. IZFEn lanari ekin baino lehen, hamar urtetan zehar industria sektorean aritu da lanean Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) deritzon enpresan.
Javier Gómezen hautagaitza Metapostako Zuzendari berri gisa, sozietatearen azken Administrazio Kontseiluan onartu da, akziodun guztiak behar bezala ordezkaturik egonda. Javier Gómezen izendapenarekin, METAPOSTAk bere erabilpena zabaltzeko erronkari aurre egingo dio orain, ahalik eta enpresa, erakunde eta herritar gehienei heltzeko asmoz.