Euskadi Iraskundea, METAPOSTAra batzen den lehenengo txirrindularitza taldea

fundacion_euskadi_logo_2007(1)Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak, Informazio Gizartearen garapenaren aldeko apustuan, METAPOSTAn egindako integrazioa sinatu du postontzi eta dokumentu gordailu honen bidez bere Bazkide-Kolaboratzaileei komunikazioak bidaltzeko. Era honetan, Euskadi Iraskundea METAPOSTAra batzen den lehendabiziko txirrindularitza-taldean bilakatzen da. Saski Baskonia edo Bilbao Basket bezalako beste kirol-taldeek jada erabiltzen dute METAPOSTA zerbitzua, beste entitate askorekin batera, hala nola, Iberdrola, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Kutxabank edo Laboral Kutxa.

Kirol taldearen administrazioarentzat Euskadi Iraskundeko bazkide diren 1.500 pertsonei komunikazioak haien METAPOSTAko postontzietara biltzeak, ingurumenaren eta aurrezteko politiken aldeko urrats handia suposatzen du. Orain arte, haien bazkideekin komunikatzeko bide bakarra ohiko posta izan da, beraz, Euskadi Iraskundeak erabaki honekin 1.000 kilo paper aurreztu ahal izango ditu urtero.

Euskadi Txirrindularitza Iraskundea, 1993an sortua, irabazasmo gabeko erakundea da. Euskal txirrindularitzaren bultzapena, sustapena, zabalkundea eta garapena dira haren helburu nagusiak. METAPOSTArekin fundazioak paper-aurrezpen nabarmena lortzeaz gain, bere bazkideei komunikazioak artxibo pertsonal honetan jasotzeko balio erantsia ematen die, balio legalarekin eta beste entitateen komunikazioekin batera.

Euskadi Iraskundearen komunikazioak METAPOSTAn jasotzeko, alta hartu eta iraskundera harpidetu zaitez.

f.euskadi