METABOX, irtenbide globala harpidedun guztientzako

metabox

Enpresek gune seguru bat jarri ahal dute haien langile edo bezeroen eskura nominak, formakuntza-ziurtagiriak, mediku-azterketak eta beste dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko: METABOX.

Zertan datza?

METABOX aukera globala da igorleak bere harpidedun guztiei bidalketak egiteko, betiere, METAPOSTAren segurtasuna mantenduz. Igorlea konfiantzazko bitartekoa da, eta berak aukeratzen du nori eta noiz utzi dokumentazioa METABOX postontzian.

Modu honetan igorleek haien langile eta bezero guztien eskura utzi ahal dituzte nominak, ziurtagiriak, mediku-txostenak edo nahi dituzten dokumentuak, METAPOSTAn aldez aurretik egoteko beharrik gabe.

METABOX METAPOSTAk eskaintzen duen segurtasun osoa mantenduko du beti, baina METABOX postontzien erabiltzaileek bakarrik igorle bakar baten dokumentuak jaso ahal izango dituzte.

  • METABOX POSTONTZITIK METAPOSTA POSTONTZIRA

METABOX postontziaren erabiltzaileak METAPOSTAra batu ahal dira edozein momentutan eroso eta doan, postontziaren funtzionaltasunak gehitzeko.

  • DOKUMENTUEN GALERA SAIHESTU

METABOXen erabiltzaileek eskura izango dituzte beti haien soldatak eta enpresaren gainontzeko dokumentuak. Honek eragingo du enpresari geroko kontsultak gutxitzea.

  • GUNE PERTSONALA

Dokumentuen jabeak erabiltzaileak dira, eta bakarrik beraiek sartu ahal dira haien METABOX gunera. METABOXen erabiltzaile batek enpresa aldatzen badu, bere postontzia mantentzen da informazio guztiarekin, enpresari eskatzeko beharrik gabe.

  • SEGURUA

METABOXen bidez bidaltzen diren komunikazio guztiak zifraturik doaz eta bidalitakoa jaso dela bermatzen da.

  • DATUEN BABESERAKO LEGE ORGANIKOA BETETZEN DA

Datuen tratamendu guztiak Datuen Babeserako Lege Organikoak maila altuko datu pertsonalentzat ezartzen dituen neurrien arabera egiten dira.

BIDALKETAK METABOX EDO METAPOSTARA?

Igorlearentzat ez dago diferentziarik bidalketak egiterako orduan: aplikazioa eta bidaltzeko modua berdina da. Gainera, enpresak aplikazio beretik sortuko ditu bere langile edo bezeroen METABOX postontziak, Excel dokumentu batekin.

METAPOSTAk materialak eta baliabideak ditu erabiltzaile berriei METABOX zerbitzu honi buruz informatzeko, haientzat doakoa.

Informazio gehiago jaso 943 000 833 telefonoan edo metaposta@metaposta.com emailean.