METAPOSTAk Metafaktur zerbitzua garatu berri du edozein erakunderi 25/2013 faktura elektronikoa sustatzeko Legea erraz betetzeko aukera emateko.
Zerbitzu honi esker, enpresek faktura elektronikoak bezero guztiei bidali ahal izango dizkiete, haien eskura fakturak gordetzeko eta hauen zaintza legala egiteko dokumentu-gordailu seguru bat jarriz, Legeak ezartzen duen moduan.
Metafaktur fakturazio prozesuaren amaieran integratzen da, faktura elektronikoak bezeroaren postontzian berme guztiekin entregatuz. Proposamenaren erraztasunari esker, edozein erakunderen baldintzetara egokitu daiteke; bere interesen eta ahalmenen arabera bere fakturazio sistemarekin integrazio-maila erabakiko du.
Berme osoa faktura elektronikoen bidalketetan
Metafaktur bidez fakturak bidaltzeak, 25/2013 Legearen betebeharrak betetzeaz gain, Datuen Babeserako Lege Organikoa betetzen du.
- Postontzien jabeen identifikazio frogagarria, bai pertsona fisikoena, bai juridikoena.
- Postontzi bakoitzera igorle bakoitzak egindako bidalketen ziurtasuna.
- Metafaktur postontzietako dokumentu bakoitzaren kontrola eta sarreren log-a.
- Bidalketa eta biltegiratze guztiak zifraturik daude.
- Fitxategi bat ezabatzean honen ziurtasuna geratzen da, gainera, sarreren Cuando se elimina un fichero queda constancia de eliminación y además, el historikoa osorik mantentzen da.
- Fakturentzako zaintza elektroniko legala
Metafaktur betebehar legalak ebazten ditu:
- Fakturen jatorria eta norakoa egiaztatzen ditu.
- Dokumentuen osotasuna bermatzen du.
- Dokumentuan aldaketak saihesten ditu eta sarreren trazabilitatea eskaintzen du.
- Denboran zehar igorlearen sinaduraren balioa bermatzen du berriro ere sinatuz eta Izenperekin denbora-sigilua aplikatuz.
Tarifak
Fakturen bidalketen prezioa 16 zentimokoa da (BEZarik gabe). Programaren instalazioak edo Metafaktur postontzi bat izateak ez du kosturik.