- METAPOSTA Interneteko gordailu Elektronikoa da.
Dokumentu garrantzitsuak gorde eta ordenatu, babes-maila oso handiko espazio iraunkor batean. Nominak, fakturak, tituluak, ziurtagiriak, aseguru-polizak, osasun-azterketak, berme teknikoak, kontratuak, eskriturak, lizentziak eta abar.
Behar duzun edozein dokumentu eskura izan, ordenagailu batetik munduko edozein tokitan egonda ere. Hegazkineko edo hoteleko erreserbak, dokumentu interesgarriak eta abar.
- METAPOSTA Interneteko Postontzia da.
Zuk eskatutako posta-korrespondentzia guztia jaso, merkataritzakoa nahiz administratiboa. Banku-laburpenak; uraren, argiaren eta telefonoaren fakturak; nominak; administrazio publikoari, osasun-sistemari, kirol-klubei buruzko informazioa, eta abar.
Zure Dokumentu Gordailuan gorde nahi dituzun dokumentuak hautatu eta ordenatu ahal dituzu. Behar dituzun dokumentuak zuk hautatutako pertsonekin konpartitu.
- METAPOSTAk Legezko Froga-Balioa dauka
LEGEAK SINADURA ELEKTRONIKO ONARTUAri emandako abantaila guztiak ditu.
– Sistemaren esku utzitako mezuen isilpeko izaeraren bermea.
– IGORLEAREN eta HARTZAILEAREN nortasunean ziurtasuna.
– Sistemaren esku utzitako mezu edo dokumentu oro bidaltzen eta jasotzen den ziurtasuna.
- METAPOSTA Bakarra da.
Dokumentuak jasotzeko eta gordetzeko tokia da. Sarbide-gakoak pertsonalak dira eta ezin zaizkie hirugarrenei helarazi.
- METAPOSTA Unibertsala da.
Guztiontzat: enpresak, partikularrak, organismo publikoak…
- METAPOSTAK aukeratzeko askatasuna bermatzen du.
Titular bakoitzak zer igorleren dokumentuak jaso nahi dituen aukeratzeko askatasuna du, eta igorle horietan edo zerbitzuan bertan baja ere eman dezake.
- METAPOSTA Mugagabea eta Iraunkorra da.
Mugarik gabe eta bizi osorako.
- METAPOSTA Erraza, Simplea eta Erosoa da.
Posta munduko edozein lekutan ikusteko aukera ematen du, ordenagailu edo gailu mugikor baten bidez.
- METAPOSTA erabateko irisgarritasuna du.
Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
- METAPOSTA Doakoa da erabiltzaile guztientzat.