Zer behar da NAN elektronikoa erabiltzeko?
- Txartelaren PINa. NAN elektronikoa eskuratzean jasotzen duzun pasahitza da. Gogoratzen ez baduzu, berri bat sortu dezakezu erraz NAN elektronikoaren Berriztapen Gune batean (Igorpen Bulegoetan).
- Txartel elektronikoen irakurgailu bat: ISO 7816 estandarra betetzen duen irakurgailu bat. Mota ezberdinak daude merkatuan: teklatuan bertan integratuak, USB bidez konektatzen direnak edo PCMCIA interfaze bidezkoak.
- Software elementuak: Ekipoak instalaturik eduki beharko ditu modulu kriptografikoak deituriko software «pieza» batzuk. Hauek IZENPEren web-gunetik deskargatu ahal dira. Batzuetan, irakurgailuarekin aritu ahal izateko, honekin ematen den driverra ere instalatu beharko da.
METAPOSTAn zure NAN elektronikoarekin sartzean errore pantaila bat agertzen zaizu?
Zure NAN elektronikoaren pasahitza, txartel-irakurgailua eta beharrezko driverrak instalaturik baldin badituzu (deskarga-gunea), baina METAPOSTAn sartzerakoan errore pantaila bat agertzen bada (pantailaren adibidea), zure NAN elektronikoa ondo badabilen egiaztatu dezakezu hemen:
Froga hau ez bada ongi irtetzen, izan daiteke driverrak gaizki instalaturik egotea. Gidaliburua kontsulta dezakezu hemen: