Arazoak ONA txartelarekin sartzean

Zer behar da ONA txartela erabiltzeko?

  • Txartelaren PINa. ONA txartela eskuratzean jasotzen duzun pasahitza.
  • Txartel elektronikoen irakurgailu bat: ISO 7816 estandarra betetzen duen irakurgailu bat. Inplementazio ezberdinak daude merkatuan: teklatuan bertan integratuak, USB bidez konektatzen direnak edo PCMCIA interfaze bidezkoak.
  • Software elementuak: Ekipoak instalaturik eduki beharko ditu modulu kriptografikoak deituriko software «pieza» batzuk. Hauek IZENPEren web-gunetik deskargatu ahal dira. Batzuetan, irakurgailuarekin aritu ahal izateko, honekin ematen den driverra ere instalatu beharko da.

METAPOSTAn zure ONA txartelarekin sartzean errore pantaila bat agertzen zaizu?

Zure ONA txartelaren pasahitza, txartel-irakurgailua eta beharrezko driverrak instalaturik baldin badituzu (deskarga-gunea), baina METAPOSTAn sartzerakoan errore pantaila bat agertzen bada (pantailaren adibidea), zure ONA txartela ondo badabilen egiaztatu dezakezu hemen:

Froga hau ez bada ongi irtetzen, izan daiteke driverrak gaizki instalaturik egotea. Gidaliburua kontsulta dezakezu hemen:

Informazio gehiago:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *