METAPOSTAn sartu eta alta hartzeko moduetako bat ziurtagiri digitala erabiltzea da: NANelektronikoa, IZENPE, ONA eta CAMERFIRMA txartelak. Ziurtagiri hauek egoki funtzionatzeko, txartel elektronikoen irakurgailu bat eta ziurtagiriaren softwarea beharrezkoa da.
METAPOSTAk onartzen dituen ziurtagiri bakoitzaren konfigurazioa nabigatzaileren arabera ezberdina izan daiteke. Horregatik, dena egoki instalaturik ez izateagatik hainbat arazo topa ditzakegu. Saiatuko gara ohikoenak biltzen eta bakoitzarentzako konponbidea bilatzen.
METAPOSTAn sartzeko behar diren driver guztiak behin instalaturik, ziurtagiria irakurgailuan sartzen da eta gakoa idazten dugu (PIN edo pasahitza). Segurtasun arrazoiak direla eta, izan daiteke ziurtagiriaren PINa hainbatetan eskatzea. Gogora ezazu, sartu beharreko pasahitza ziurtagiriarena dela, eta ez METAPOSTArena.
Zure ziurtagiria hautatu: