Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta METAPOSTAko presidentearekin batera, dokumentu-gordailu elektronikoa eta sarean erabiltzeko moduko postontzia eskaintzen dituen METAPOSTA zerbitzua aurkeztu zuten atzo, Eusko Jaurlaritzak Informazioaren Gizartea bultzatzeko abiarazi dituen ekimen estrategikoen barruan.
Ekitaldian, Arabako Teknologia Parkeko erakusketa aretoan egin dena, Miñaon, METAPOSTArekin igorle moduan lankidetzan diharduten enpresen ordezkari gorenak egon dira.