Metaposta aurrera doa

Metapostan, haien iradokizunak egiten arduratu diren erabiltzaile guzti horien laguntzaz aplikazioan hobekuntzak egiten diren bitartean, igorleen zerrenda handitzeko lan egiten da.

Egun hauetan AMVISA, Txingudiko Zerbitzuak eta Banco Guipuzcoano-rekin kontratuak sinatu dira. Aste gutxitan, nahi izanez gero, Metapostako erabiltzaileek ez dute haien apalategian hutsune gehiagorik egin beharko entitate hauen paperezko faktura edo notifikazioak pilatzek, zuzenean haien postontzi elektronikoetara heldu, ordenatu eta gordeko baitira era seguruenean. Hiru hauek Metapostarekin martxan jartzean honen berri emango da webgunean, sare sozialetan eta hemen bertan, blogean.

Baina oraindik ere berri on bat gehiago dugu gaur kontatzeko. Metapostako publizitateren bigarren fasea pertsona berrien artean zerbitzua ezagutzera ematen ari dela nabaritzen da, jada 1.000 erabiltzaileek alta hartu dutela harrotasunez esan ahal dugulako.