Hainbat pertsona izan zarete zuen online bankaren bitartez Metapostan alta hartzean arazoak izan dituzuenak. Beraz, horretarako gida-liburu zehatz bat egin dugu, aurrerantzean inork zalantzak izanez gero kontsultatu ahal izateko.
Gida txukun jartzen dugun bitartean, post honetan saiatuko gara prozesua apur bat argitzen.
Lehendabiziko urratsa, zure entitatearen web gunean saioa hastea da. Aplikazio barruan, entitatearen arabera, Metapostan alta hartzeko gunea toki batean edo bestean egongo da. Hurrengo entitateak dira Metapostan alta hartzeko zerbitzua dutenak.
Aplikazioaren hasiera orrian, goikaldean dagoen menuan, Metaposta aukera agertzen da.
Aplikazio honen hasierako orrian, eskumaldean dagoen menu bertikalean, Korrespondentzia elektronikoa barruan topatuko duzu Metaposta, Eragiketak atalaren barne.
Ezkerreko menuko Korrespondentzia aukera barruan dago Metaposta. Bertan Alta klikatu beharko dugu.
Menu bertikalean, Korrespondentzia barrua dago Metaposta.
Hasierako pantailan agertzen den ezkerreko menu bertikalean agertzen da Metaposta, Kontratuaren Kudeaketa aukerarekin.
Zerbitzuak aukera barnean, Korrespondentzia Elektroniko atalean Metaposta dago.
Zure online bankak ematen dizkizun argibideak jarraituz gero (zure datuak baieztatuz, baldintzak onartuz…), pantailan Erabiltzailea eta Pasahitza agertuko zaizu, eta emandako mugikorrean PIN bat jasoko duzu.
Kontuan izan entitate batzuetan PINa jasoko duzun mugikor zenbakia zuzenean alta prozesuan aldatu dezakezula, baina beste batzuetan aldez aurretik mugikorra ezarrita izan beharko duzu zure entitatearen online zerbitzuan (aldez aurretik ezarrita ez baduzu, zure datu pertsonalak aldatzeko tokira joan behar zara bertan zure telefono zenbakia emateko). PIN hau beharrezkoa da Metapostan sartzeko, aplikazioak eskatuko dizu Erabiltzaile eta Pasahitzarekin batera.
Bezero batzuk haien telefono hornitzaileei eskatzen diete merkataritzakoak izan daitezkeen zenbakiek bidalitako SMSak mugatzea (normalean 4 zenbakietakoak). Zure kasua baldin bada, Metapostaren zenbakiaren mezuak jasotzeko baimena eman beharko duzu: 3355