Euskalteleko zuzendari nagusiak, Alberto Gartziak METAPOSTArekin bat egiteko hitzarmena sinatu du gaur goizean. Modu honetan, etxeetako atxibategiak Metaposta dokumentu-gordailu elektronikoagatik ordezkatzera haien bezeroak gonbidatzen dituen lehendabiziko Telekomunikazioetako operadorea bihurtzen da Euskaltel. Beraz, Euskalteleko bezero bazara (enpresa edo partikular gisa), eta Metaposta erabiltzen baduzu, zure kontua itxuratzeko aukeran sartu zaitez eta igorle bezala hautatu, gaurtik aurrera konpainiaren faktura guztiak zuzenean zure dokumentu-gordailu elektronikoan jaso, ordenatu eta gorde ahal izango dituzulako… erraz eta doan.
Gorde itzazu zure online-fakturak ingurumena zainduz
Telekomunikazioen operadore globalak Telefonia Finkoa, Mugikorra, Internet eta Telebista Digitaleko zerbitzuak eskaintzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, zeinentzako paperezko faktura mordoak bidaltzen dituen egunero. Euskaltel enpresan, 1995an sortu zenetik, ingurumen-erantzukizunaren konpromisoa garatzen joan dira, eta honi Metapostaren atxikipena batzen zaio, zeinekin paperaren erabilpena nabarmen murriztuko duten.
Pasa den astean gure lehenengo hilabete-betetzea egin genuen, eta hau opari bikaina da hura ospatzeko.