Duela aste pare bat Seguros Lagun Aro enpresako Pablo Mongelos zuzendariarekin atxiki-kontratua sinatu zenetik, alderdi bien talde teknikoek integratze lanak bukatu dituzte eta hemendik aurrera, Metapostako erabiltzaile diren Lagun Aroko bezero guztiek, aseguru-etxearen komunikazio guztiak zuzenean haien dokumentu-gordailuan jaso ahal izango dute doan, segurtasun osoz eta bizi osorako.
Lagun Aro aseguru konpainiak, Bilbon egoitza duena, 29 urte darama zerbitzu ematen. Enpresa, partikular eta autonomoentzako dituen aseguru mota guztiekin, eta bere bezero diren pertsona guztiekin, orain arte egindako paperezko dokumentuak kalkula ezinak dira.
Denbora gutxi barru, zure Lagun Aro aseguru-etxean Metapostari buruzko informazioa topatuko duzu.
Partikular edo enpresa izanez gero, zure Metapostako postontzian Lagun Aro aukeratu ahal duzu igorleen zerrendan, etxera heltzen zaizkizun dokumentuak gordetzeko ardura inoiz gehiago ez izateko.