Erraz sartu zure Metapostako postontzian

Metaposta ez da posta elektroniko bat, beraz, segurtasun arazoak saihesten ditu, hala nola, noratasunaren usurpazioa, edo ez baimendutako postaren jasotze masiboa. Baina honek ere, sisteman alta hartzeko metodo askoz seguruagoak erabili beharra dakar, ez da nahikoa email bat edo hainbat datu pertsonal ematea. Horregatik, prozesua, normalean egiten dugunarekin konparatuz, apur bat konplexuagoa izango da.

Alta hartzeko hiru erak hurrengo estekan ezagutu ahal dituzu: https://blog.metaposta.com/metapostan-alta-hartu/?lang=eu

Segurtasun bermea Metapostaren oinarria da

Ziurtagiri digitala duen txartela batekin alta hartzeko, sistemak pasahitz seguru bat sortzea eskatuko dizu, zerbitzura txartela barik sartzea nahiago duzunean erabiltzeko.

KZgune edo online-bankaren bitartez alta hartu ostean, Erabiltzailea, Pasahitza eta PINa izatean, Metapostaren web gunera sartu beharko zara eta “Postontzira sartu” aukera barnean “Erabiltzaile eta Pasahitzarekin” estekan klikatu.

Metapostan sartu erabiltzaile eta pasahitzarekin

Erabiltzailearen eremuan zure NANa idatzi beharko duzu, ez PIN zenbakia edo pasahitza. Sarrera burutzeko aspektu batzuk kontuan izan beharko dituzu:

  • NANa letrarekin eta beti maiuskulaz jartzea.
  • Zenbakia eta letraren artean hutsune edo gidoirik ez ipintzea.
  • Zure NANa oker hauetako edozeinekin idatziz gero, kredentzialak ez direla baliozkoak esango dizu sistemak.

Pasahitzaren esparruan, sartzen zaren lehen aldia bada, online bankaren bitartez alta eginez gero pantailan agertu zaizun gakoa, eta alta KZgune batean egin baduzu, ohiko postaren bitartez heldu zaizun gakoa. Ziurtagiri Digitalaren bitartez alta egin baduzu aukeratu duzun gakoa idatzi beharko duzu.

Online bankaren bitartez hartu baduzu alta, gomendagarria da pasahitza sortzen den pantailatik zuzenean honen kopia-itsasketa ez egitea, errorez, karaktere desegokiak kopia dezakeelako, hala nola, testuaren amaieran hutsuneak.

Sartzen zaren lehenengo aldian, momentu horretatik aurrera Metapostan sartzeko erabili nahi izango duzun pasahitza idaztea eskatuko dizu aplikazioak. Pasahitz honek, segurua izateko, 8 karaktere izan beharko ditu, zenbakiak eta letrak erabiliz. Gogoratu pasahitzak maiuskula eta minuskulen artean bereizten duela, kontuz ibili idazterako orduan.

Aurrerantzean zure postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoan sartu ahal zara Metapostaren web gunetikErabiltzaile eta Pasahitzarekin.