Metapostan jaso zure mugikorreko fakturak

Logo de Eroski MóvilEroski Móvil operadorearen integrazio berriarekin, eta pasa den martxoan Euskaltel enpresarenarekin, telefonia mugikorreko bi operadore dira jada haien fakturak Metapostaren bidez bidaltzen dituztenak.

Hainbat hilabeteetako lanen ostean, horrela adierazten duten Eroski Móvilen erabiltzaileek komunikazio guztiak haien Metapostako postontzian jaso dezakete. 2007ko azarotik Espainian jarduten duen enpresak, Metapostara batu zen pasa den otsailean, Bernabé Unda sailburuaren eta Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren gidaritzapean, eta Agustín Markaide Eroski Taldeko presidente eragilearen partaidetzarekin antolatutako sinadura-ekitaldian.

Eroski Móvil enpresak, Mondragon Korporazioaren iraganeko eta egungo jardunaren erreferentzia bilakatu den Eroski Taldearen operadorea da. Sinaduraren ekitaldian, Mondragon Korporazioaren barneko enpresak ere diren Euskadiko Kutxa eta Lagun Aro batu ziren, egunetik Metapostaren bidez haien komunikazioak bidaltzen dituztenak.

Igorleekiko suskripzioak ahalik eta errazenik izateko, edo Metaposta sistemari dagokion edozein kontsultarako, erabiltzaileari arreta emateko telefono eta emaila daude. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.