Posta elektronikoa (e-mail), 1965ean erabiltzen hasi zenetik, gure gizartean ezarri da komunikazio pertsonal eta profesionalentzako ohiko erraminta gisa, askotan, posta tradizionala gaindituz.
Korrespondentzia trukatzeko erraminta honen hedapenagatik baliteke beharrezkoa izatea Metaposta postontzia posta elektroniko normal batekin duen harremana zehaztea, esaterako gmail edo hotmail. Era berean, nahitaezkoa da Metapostaren abantailak aipatzea Interneten dokumentazioa gordetzekobeste antzeko zerbitzuen aurre. Modu honetan, Metaposta eta email edo hodeiean informazioa gordetzeko lekuen arteko erlazioa sakonago aztertuz gero, Metapostaren erabilpen erreala ulertzeko ezberdintasun nabariak topatzen ditugu.
Metaposta, posta elektroniko tradizionalaren aurre, abantail anitzak eskaintzen ditu. Besteak beste:
- Erabiltzaileentzako doako zerbitzua.
- Legezko froga-balioa dauka.
- Sistema informatiko publikoek bermatzen dute bere funtzionamendua.
- Ez da onartzen ustiapen komertziala.
- Erabiltzaileak igotako dokumentu garrantzitsuen bilketa segurua eta etenaldigabea ziurtatzen du.
- Sinadura elektronikoa erabiltzeko aukera ematen du.
- Erabiltzailearen identifikazio segurua.
- Spam eta phishing-aren bukaera.
Informazio gehiago nahi baduzu, proiektua bultzatu duen idazkaritza teknikoak egindako konparazio txostena kontsulta dezakezu.
Metaposta eta komunikazioak mantentzeko beste zerbitzuen arteko konparazioa