Iberdrolaren fakturak jaso eta gorde Metapostan


Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburuaren gidaritzapean antolatu den sinadura-ekitaldian, Aitor Mosok, Iberdrolako zuzendari komertziala dena, Iberdrola Metapostarekin bat egiteko hitzarmena sinatu du eguerdian. Metapostako ordezkari gisa, Xabier Sabalza Metapostako presidenteordeak izenpetu du ituna. Iberdrolaren integrazioarekin, Euskaditik kanpo hedatzeko urrats nabarmenena ematen dugu Metapostan.

Hemendik aurrera, Iberdrolako bezero diren 11,5 milioi pertsonek, zeinetatik 1,2 milioik Euskadikoak direnak, haien fakturak Metaposta postontzi elektronikoan jaso ahal dituzte. Gogoratzen dizugu Iberdrolan Metapostako igorle bezela harpidetza egiteko, Itxuratu nire kontua atalean sartu beharko zarela, Nire igorleak klikatu, eta Iberdrola aukeratu igorleen zerrendan. Ostean, Iberdrolak enpresarekin indarrean duzun edozein energia-horniketaren “kontratuaren erreferentzia” eskatuko dizu. Harpidetza onartzean, zure fakturak Metapostara heltzen hasiko dira, segurtasun osoz eta balio legalarekin.

Iberdrolaren integrazioa Metapostan, ingurumenaren babesaren eta garapen iraunkorraren aldeko apustuan urrats bat gehiago ekartzen du, Iberdrolak 2010ean energia berriztagarrietan egindako 3.000 euro milioietako inbertsiora batzen den gertaera. Gainera, Iberdrolak ekoizpen-marka historikoa lortu du aurreko urtean orduko 25.405 kilowatt (kWh) milioi sortuz bere instalazio berriztagarrietan, isurketarik gabeko produkzioa %48koa izatea eragin duena, emisioen kWh-ekiko 256 CO2 g-ko batez bestekoarekin, Europar Batasuneko maila baxuenetako bat, 412 gr/kWh-ko batez bestekoa duena.

Iberdrolak, Metapostarekin loturik dago honen jatorritik, otsaileko 16an egindako aurkezpenean proiektua babesten zuten 18 entitate igorleetako bat izanez, ekimenak eremu ezberdinetan informazio gizarteari emango dion bultzakadaren alde eginez.

“Ohore bat da niretzako Iberdrolak Metaposta proiektuan parte hartzen duten lehenengo enpresen artean egotea, bere izaera berriztatzaileagatik I+G+I gisatzat jo daitekeen ekimena, eta gaur egunean jada errealitate bat dena”, azpimarratu du Aitor Mosok, Iberdrolako zuzendari komertzialak.