EGIBIDEk bat egiten du eraldaketa digitalarekin, METAPOSTAren eskutik

2019ko uztailean, Egibede-tik lehen kontsulta jaso genuen. Bere sailaren barruan «eraldaketa digitala» abiatzeko asmoa zuen. Lan kontratazioaren berezko administrazio prozesuak sinplifikatu eta digitalizatu nahi zituen. Eta, bide batez, «paperik gabeko bulegorantz» (paperless) jo nahi zuen, horrela ikastetxearen ingurumen helburuak lortzen laguntzearren.

2019ko irailean, ikasturte berria hastearekin batera, METAPOSTAren bidez lan kontratuak sinatzen hasi ziren. METAPOSTA enpresak emandako sinadura digital aurreratuari esker, EGIBIDEk kontratatutako pertsonak beren lan kontratuak mugikorretik sinatzen hasi ziren. Joan-etorririk gabe, paperik gabe. Azkar eta seguru.

Alabaina, COVID-19aren pandemia hastean, nabarmen handitu zen METAPOSTA bidez kudeatutako dokumentazioaren bolumena.

Egibide-k dioskunez: «COVID-19aren pandemia etortzearen ondorioz, gure sailak egunero gertatzen ziren baja asko bete behar izan zituen, bat-batean. Ez genekien baja horiek zenbat iraungo zuten. Kudeaketa lan bolumen oso handia sortu zen. Eta, gainera, mugikortasun murrizketen oztopoa. Une horretan, berebiziko garrantzia hartu zuen lan kontratu bat sinatzean kontratatutako pertsonak joan-etorririk egin behar ez izateko aukera izateak (horrela kutsatzeko arriskuak txikiagotzen baitziren). METAPOSTAk «normaltasun berri» honi ahalik eta ondoen heltzeko aukera eman zigun. Bai kontratatuei, bai Egibideri.»

Gaur egun, Egibide hausnarketa prozesu batean ari da, ea beste prozedura batzuei ekingo dien erabakitzeko: harrera prozesua, laneko arriskuen prebentzioari lotutako dokumentazioa kudeatzea, eta abar, METAPOSTA bidez.