METAPOSTA CONNECT 2021 ekitaldian egongo da

METAPOSTAk parte hartuko du CONNECT 2021 ekitaldian, irailaren 30ean. Oraingoan, ekitaldi horrek energia eraldaketan jarriko du arreta. Hartara, METAPOSTAk aldizkari elektronikoaren (e-boletin) bere soluzioa aurkeztuko du, BET Energiarekin elkarlanean garatua. Soluzio horrek energiaren, elektrizitatearen eta telekomunikazioen sektoreak instalazioei lotutako dokumentuak modu fede-emailean entregatzeari eta legez zaintzeari dagokionez dituen beharrei erantzuten die. Zeregin horiek nahitaez bete beharrekoak dira, Eusko Jaurlaritzak onartutako legeriari jarraituz.