IbaiScanbit zerbitzu informatiko eta dokumentalen enpresa bat da, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena informazio teknologiako eta outsourcingeko zerbitzuetan. Helburutzat du bere bezeroekin lankidetzan aritzea bere helburu estrategikoak lortzeko, informazioa eta dokumentazioa kudeatuz eta teknologia informatiko aurreratuenak erabiliz.
IbaiScanbit Grupo LKS (LKS Aholkularitza Teknologikoa) taldekoa da. LKS Taldea zerbitzu profesionalen sektoreko erreferente nagusietako bat da espainiar estatuan. Mondragon Korporazioko Aholkularitza eta Ingeniaritza Dibisioko kide da.
2018an, IbaiScanbitek erabaki zuen giza baliabideen saileko komunikazioen bidalketan papera murrizten joateko estrategiaren aldeko apustua egitea; eta, erronka horri aurre egiteko, METAPOSTA aukeratu zuen. Hasteko, nominak emateko METAPOSTAk eskaintzen duen kanal segurua eta pribatua erabili zuen. Horrela, kostuak nabarmen murriztu zituen eta giza baliabideen saileko administrazio lanak sinplifikatzea lortu zuen.
Lehen etapa hori amaitu ondoren, IbaiScanbitek aurrera egiten jarraitu zuen bere langileei egiten dizkien komunikazio guztiak digitalizatzen eta sinplifikatzen; gainera, ziurtatu zuen indarrean dagoen legeria betetzen zela, kontuz erabiltzeko datuen tratamenduari dagokionez.
Oscar Díaz de Otazuk —Ibaiscanbiteko giza baliabideen arduradunak— azalpen hauek eman dizkigu: «Kontratuak sinadura mugikorraren bidez formalizatzeaz gain, kudeaketa arintasun handia ematen diguten beste dokumentu batzuk sinatzeko erabiltzen du metodo hori Ibaiscanbitek. Esaterako, Enpresa Jardueren Koordinazioa; hor, dokumentazioaren zati bat enpresak eta langileek sinatu behar dute. Gure langileek sinatu behar dituzten dokumentuak formalizatzeko ere erabiltzen dugu, hala nola datuen konfidentzialtasun akordioak, fidelizazio akordioak eta/edo sinadura konbentzionaleko prozedura eskatzen duten edozein motatako klausulak. Laburbilduz, sistema horrek arintasuna ematen die prozesuei; denborak aurrezten ditu, batez ere lekualdatuta dauden pertsonek esku hartzen dutenean, bai eta dokumentuak aurkitzeko ere; espazio fisikoak aurrezten ditu; eta ingurumena zaintzen laguntzen du, tonerraren eta paperaren gastu alferrikakoa saihestuta. Horrez gain, alferrikako joan-etorriak aurrezten ditu, bai eta posta arrunta erabiltzea ere, dokumentuak sinatzeko.»