VIVEbiotechek, bektore lentibiralak hirugarrenentzat GMP garatze eta fabrikatze lanak egiten (CDMO) espezializatutako erakundeak, bikaintasuna egitate bereizgarritzat hartzen duenak, eraldaketa digitalean pauso sendoak ematen jarraitzen du, METAPOSTAk lagunduta.
VIVEbiotech aldatu berri da egungo premiekin bat datozen instalazio berri batzuetara, eta 85 pertsonakoa izateraino hazi da haren lantaldea. VIVEbiotechek balio handikotzat dauka METAPOSTAk emandako laguntza, administrazio prozesuak sinplifikatzeko aliatu garrantzitsutzat.
VIVEbiotchen eta METAPOSTAren arteko harremana duela urte batzuk sortu zen, lehenengoak, beste hainbat erakundek bezala, ustekabean eta premiaz aurre egin behar izan zionean egoera bati. Egoera horrek, administrazioaren eta pertsonen arloan, ez du jarduera ez murriztu; aitzitik, jarduera handitu ere egin da. Beraz, ezinbestekoa da frogatutako konponbideak aurkitu eta inplementatzea, ezarpenerako aldi oso murritzarekin.
Jardunaldi bat nahikoa izan zen Ainhoa Lasa, administrazio saileko kidea, METAPOSTArekin harremanetan jartzeko. Eta, eskainitako zerbitzuen erakustaldi baten ondoren, egun horretan bertan erabaki zuen erakunde horren izapideak eta komunikazio kanalak sinplifikatzeko eta digitalizatzeko erronkari heltzea. Iragandako denborak sendotu eta handitu egin du proiektua; izan ere, barne kanal digital, seguru eta pribatutzat hasi bazen ere, aspaldi bilakatu zen, kontratuen legezko sinadura, entrega eta zaintza zerbitzuak eta gainerako lan dokumentuak zabaltzearekin. Proiektua inplementatu zen egoeran, horixe baitzen zeregin horietarako biderik azkarrena, erosoena eta seguruena.
VIVEbiotechek zerbitzu hauek ditu jada:
- Komunikazio seguruko barne kanal digitaleko zerbitzua.
- Lan kontratuak online sinatzeko zerbitzuak.
- Hedatzeke, enplegatuek dokumentu pribatuak (adibidez, baja medikoa) segurtasunez partekatzeko zerbitzua.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiogu konpainia horri, METAPOSTAren alde egindako apustuagatik eta jarritako konfiantzagatik, kudeaketa errealitate digital berrira egokitzearen bidea (ez oztoporik gabea) egiteko.