NORMICRO trantsizio digitalean sartu da METAPOSTArekin

NORMICRO enpresa 1996an sortu zen, eta sistema informatikoak instalatu eta mantentzeaz arduratzen da. 2019an, konturatu zen arazo bat zuela nominen banatzeari zegokionez, bai papereko euskarriz, bai posta elektronikoz. Arazoa are larriago egin zen; izan ere, instalazio proiektu berrietara bideratutako kontratazio asko egin baitziren, eta horrek dokumentazio eta burokrazia prozesuak areagotzen zituen.

Beharrezkoa zen pertsonen kudeaketari lotutako dokumentazioa kudeatzeko prozesuak arintzea eta automatizatzea ahalbidetuko zuen soluzio bat bilatzea, eta METAPOSTAk eskainitako soluzioen alde egin zen.

Nominak METAPOSTAz bidaltzeko lehenengo probak 2020ko martxoan hasi ziren; hilabete geroago, sinadura zuten lehen dokumentuak bidali ziren: lan kontratuak eta langilearen sinadura eskatzen zuten bestelako dokumentuak.

Probaldi hori amaituta, NORMICROk pentsatu zuen METAPOSTA erabiltzea, baita ere, langile berriei harrera egiteko (on boarding) dokumentazio guztia kudeatzeko: LAP dokumentazioa, datuen babesari buruzko dokumentazioa (DBEO) eta beste dokumentu batzuk, hala nola lan egutegiak, NBEak entregatzea, 10T dokumentuak, eta abar.

Lankidetza bi urte betetzera doalarik, Javier Valladolidek (NORMICROko CEO eta project manager) adierazi du: «langilea kontratatzen denean, METAPOSTAk bezeroen plataformetara igo behar den dokumentazio sinatu guztia igotzeko prozedura erraztu digu».