GUREAK MARKETING eta METAPOSTA aliatu egin dira prozesuen eraldaketa digitalari aurre egiteko eta esperientzia zabaltzeko

GUREAKek, desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunean erreferente, eta METAPOSTAk, konfiantzazko zerbitzu digitalak ematen hamarkada bateko esperientzia duen enpresas, “langileelektronikoaren espediente” izeneko proiektu bat garatu dute. Proiektu horren bidez, dokumentu-kudeaketako, sinadura elektronikoko eta komunikazio ziurtatuetako prozesuak digitalizatu dira, paperik gabeko edo paperless konpainia bihurtuz.

Bi enpresen arteko lankidetza-esperientzia prozesuak digitalizatzearen eta sinplifikatzearen garrantziaren eta abantailen adibide praktikoa da, pandemiak ohiko ekintzak modu desberdinean egitera behartu gaituen une honetan. «Lankidetza honi esker, gure irtenbide digitalak zabaltzeko aukera izango dugu, eta METAPOSTAren zerbitzuen eskutik, balio erantsi handiagoa izango dugu dokumentuak kudeatzeko eta informazioa tratatzeko dugun eskaintzan» azaldu du Gaizka Iriartek, GUREAK Marketingeko zuzendariak.

Bestalde, Asier Oriok, METAPOSTAko zuzendariak honako hau adierazi du: «Lankidetza hau aukera bat da gure balio-proposamena hobetzeko eta era guztietako kolektiboetan arrakala digitala murrizteko jardunbide egokiak sustatzeko. GUREAKen sentsibilitateak aberastu egingo gaitu. Denbora bat daramagu elkarlanean GUREAKen administrazio-kudeaketaren digitalizazio integralerako proiektuan, eta, lankidetza horren ondorioz, sinergiak hauteman ditugu eta ziur gaude beren dokumentu-prozesuen digitalizazioari ekin nahi dioten beste erakunde batzuek lagundu ditzakegula».

GUREAK eta METAPOSTA bat datoz, kasu honetan, bi enpresen arteko sinergiek, sinadura-zerbitzuak eta postontzi digitala barne, azken emaitza pertsonengan zentratzea eragiten duela, edozein enpresa edo erakunderen kudeaketa-arloaren eraldaketa digitalari ekiteko ezinbesteko gako gisa.

Proiektuaren arrakasta aldaketa-prozesuei ekintza espezifikoen bidez laguntzearen araberakoa ere bada. «Sentsibilitate hori, GUREAKen misioarekin lotuta dagoena, METAPOSTArekin partekatzen dugun baieztapen honetan jasota dago, “Teknologia pertsonentzat”» adierazi dute  GUREAK taldetik. Bi erakundeen esanetan hori da bezeroei eskaini nahi dieten proposamen integral eta kolaboratiboa, esperientzian oinarritutakoa.

GUREAKI BURUZ

GUREAK enpresa-talde bat da, desgaitasunen bat duten pertsonei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen dituena. Marketing dibisioaren baitan dokumentu-tratamenduko eta mota guztietako euskarrietako dokumentuen digitalizazioan oinarritutako informazioaren kudeaketako zerbitzua eskaintzen du, bezeroen prozesuak hobetzeko eta eraginkorragoak izateko helburuarekin.

METAPOSTARI BURUZ

METAPOSTA 2011n sortu zen, eta konfiantzazko zerbitzu digitalak (sinadura elektronikoa/entrega ziurtatua/legezko zaintza) garatzen ditu, datuaren/dokumentuaren jabetza bermatzeko helburuarekin, pertsona eta erakundeentzako postontzi digital pribatu, seguru eta doako baten bidez. Enpresaren hasierako helburua, eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du, dokumentu elektronikoaren erabilera errazteko irtenbide bat eskaintzea izan zen, dokumentua sortu zenetik datuaren jabe den pertsonak edo erakundeak dokumentu hori entregatu eta legez zaindu arte.