2020an, SNA Europe Industries Iberia (BAHCO) enpresa harremanetan jarri zen METAPOSTArekin, nominak eta beste lan dokumentu batzuk bidaltzeko prozesua digitalizatzeko aukera aztertzen ari zelako. Bere instalazioetako batean proba pilotu bat egin ondoren, eta METAPOSTAren soluzioen ezarpenak harrera ona izan zuenez, estatuan dituzten gainerako instalazioetara zabaltzea erabaki zuten.
Baina SNA Europe Industries Iberia (BAHCO) enpresak erabaki zuen harago joatea, ez gelditzea nominen eta laneko beste dokumentu batzuen bidalketaren digitalizazioan soilik. 2022aren hasieran, erabaki zuten beste urrats bat egitea, 2020an hasi ziren giza baliabideen prozedurak digitalizatzeko erronkaren barruan: plantillako kideek dokumentu batzuk sinatzeko prozesua digitalizatzea.
Eta emaitzak ezin egokiagoak izan dira. BAHCOko Giza Baliabideetako Sailetik Fernando Baenak esan digunez, «astebetean, bilduak genituen sinaduren % 92. Baikorrak ginen lortuko genituen emaitzei buruz, eta zifra horrek erakusten du itxaropenak ondo baino hobeto bete direla».
Fernando Baenak, orobat, nabarmendu du «METAPOSTAk zer-nolako balio erantsia eskaintzen duen bere Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin. Zerbitzu hori guztiz doakoa da, eta erabiltzaileek dokumentuak digitalki sinatzean izandako gorabeherei irtenbidea emateko aukera ematen du. Beste arrazoi bat gehiago izan da, METAPOSTAk gure erabateko konfiantza irabazteko».
BAHCOk teknologiarik altuena duten tresnak fabrikatzen ditu, profesionalentzako produktuak diseinatuz hainbat jarduera arlotan, hala nola: hegazkingintza, petrolioa eta gasa, metalen ebaketa, eraikuntza, automobilgintza, paisajismoa eta mahastiak.