Ibilbide profesionala eta METAPOSTAra heltzea. Zergatik?
Nire ibilbide profesionala merkataritza eta kudeaketa arloan ardaztuta egon da, eta esperientzia handia izan dut automozio, retail, eraikuntza eta zerbitzu sektoreetan. Arlo horretan, Baskonia familiako kide ere izan nintzen; horrela, nire pasioa arlo profesionalarekin lotu nuen.
Urteetan zehar, jarduna negozioaren garapen komertzialean eta taldeen lidergo eta dinamizazioan oinarritu dut. Hartara, talde horien gaitasun sozialen garapenean jarri dut haien eraginkortasun handiena lortzeko motorra.
Enpresa eta erakunde instituzionalekin elkarrekintzara ohituta nagoelarik, apalki uste dut pertsonen arteko harremanetarako dudan dohainak aukera eman didala konfiantzazko harremanak sortzeko erakundearen maila guztietan.
Hortik, zergatik METAPOSTA? Proiektua ezagutu nuenean harengan erronka bat ikusi nuelako, motibatzen nauten horietakoa. Izan ere, merkatuan urte batzuk badaramatzan arren, oraindik asko dago egiteko; eta, batez ere, hilabete hauetan berretsi den zerbait ikusi nuen, «pertsonentzat» baliagarria den zerbait egiteko gogoa duen «pertsona» talde handi bat.
Heldu berriak garenean, begirada berezia izaten dugu, gero galdu egiten dena. Nola ikusten duzu METAPOSTA?
Ziur nago begirada berezi hori ez galtzen saiatuko naizela, ahalegin betean.
Neurri batean, hori izango da nire egitekoa, proiektuari beste begirada bat ematea, bezeroarengan eta gure konponbideek eman diezaioketen erabilgarritasunean arreta jarri ahal izateko.
Talde txikia gara eta, lehen esan dudanez, asko dago egiteko. Horregatik, atsegin dugu esatea METAPOSTA ikusten dugula startup gisa, hasten ari den proiektu gisa.
Nire aldetik, etorri berriaren gogo eta ilusio horiek ez dira faltako, eta gainerako taldekideei kutsatzea espero dut.
Hurrengo hilabeteetarako erronkak.
Erronka nagusia, oraintxe, proiektua sendotzea da, oinarri hartuta gure bezeroentzat baliagarria dela erakusten ari den hori, hazten eta muskulua hartzen utziko diguna. Marketineko plan estrategikoa, sektore berrietara irekitzea edo preskriptoreak bilatzea dira dagoeneko ezartzen ari garen urratsetako batzuk.
Hortik abiatuta, merkatuaren joerek eta gure bezeroek eskatzen dizkiguten hobekuntza, garapen, hazkunde… guztiak planteatu ahal izango ditugu. Jakin badakigu horietako batzuek ezin dutela itxaron; eta, horregatik, dagoeneko martxan jartzen ari gara, era berean.