Ekoiztetxeek METAPOSTA sartu dute beren «filmatze» lantaldeetan

«Filmatze lantaldea». Gaiaz ez dakigunoi galdetuko baligute, nekez zehaztu ahal izango genuke telesail edo film baten filmaketan diharduten profesional guztiak. Film edo telesail bakoitzak hainbat arlotako profesional ugari kontratatzea eskatzen du.

Behin baino gehiagotan ikusten ditugu gure pantailetan adingabeak, bistan denez kontratazio baldintza bereziak dituztenak, ohi baino konplexuagoak; izan ere, adingabearen gurasoen edo legezko tutoreen baimena behar da.

Filmaketen kokapenek eta ordutegiek, askotarikoak izaki, kontratazioak bereziki konplexu bihurtzen dituzte, eta oso garrantzitsua da langile guztiek beren kontratua epe eta forma egokian eskuratzea.

Konplexutasun hori gainditzearren, uneko telesail ospetsuenetako batzuen eta zenbait Goya sari irabazitako filmen ekoiztetxeek euren konfiantza ezarri dute METAPOSTArengan, filmaketetako parte-hartzaileek sinatu beharreko dokumentuetan haien sinadura jasotzeko.

Hori guztia, gailu mugikor batetik. Modu erraz, seguru eta oso erosoan.

METAPOSTA ABANTAILAK

Ekoiztetxearentzako abantailak:

  • Dokumentu horiek kudeatzeaz arduratzen den pertsonak ez du filmatzeko lekura (edo lekuetara) joan beharrik.
  • Dokumentazio guztia artxibatuta eta erraz eskuratzeko moduan dago, leku seguru, ordenatu eta pribatu batean.

Filmaketan parte hartzen dutenentzako abantailak:

  • Filmaketan parte hartzen dutenei beren dokumentazioa ematen zaie.
  • Dokumentazioa epe eta forma egokian dago eskuragarri.