Donostiako Nazaret formakuntza zentroak, bada, egindako formakuntzaren egiaztagiriak ziurtatuta entregatzeko prozesuak digitalizatzeari ekin dio. Horrela, hezkuntzaren munduak digitalizazioaren arloan urrats bat egin du, eta prozesu horretan industriak abantaila argia du.
Zer soluzio eskaintzen du METAPOSTAk?
Soluzioa zerbitzu bat da, METAPOSTAk darabiltzan postontzi digitalen gainean garatua, entrega ziurtatzen duena, pribatutasuna bermatzen duena, eta egindako formakuntza egiaztatzen duen dokumenturako sarbidea errazten duena, une oro eta Interneterako konexioa duen edozein gailutatik. Zerbitzu horrek ez du inolako kosturik dokumentua jasotzen duenarentzat.
NAZARET zentroko Formakuntzako kudeatzaile Elena Hidalgok balioetsi duenez, «soluzio honi esker, ziurtagirien barne kudeaketarako sistema automatizatu eta segurua dugu, kudeaketa hobetzea, kostuak murriztea, iruzur saiakeren aurrean emandako ziurtagirien benetakotasuna bermatzea eta, gainera, erakundearen beraren iraunkortasun helburuak betetzen laguntzen digun paperik gabeko kudeaketa baterantz aurrera egitea dakarrena».
NAZARET IKASTETXEARI BURUZ
NAZARET duela 100 urte baino gehiago sortu zen, eta harrezkeroztik helburutzat izan du pertsona arduratsuak heztea, pertsona konprometituak eta Gipuzkoaren garapenaren bultzatzaileak. Gaur, arlo digitalak markatutako ingurune batean, Nazaretetik, erronka onartu dugu, eta METAPOSTA garatutako soluzioa ezartzea erabaki. Hona hemen informazio gehiago: http://www.nazaret.eus/es/