Askorentzat ahotsa gehiago du irudia baino, horregatik aurpegia jartzea erabaki dugu. Gaur Rafa Garaterengana hurbilduko zaituztegu, METAPOSTAren ezagutzaile ona, ia hasieratik baitarama.
Historia pixka bat: nolakoa zen hasierako METAPOSTA, eta zer bihurtu da?
Hamarkada bat baino gehiago igaro da METAPOSTAk bere ibilbidea hasi zuenetik. IKT proiektuetan esperientzia handia zuten eta Euskadin erreferentziazko zerbitzu bat abian jarri nahi zuten pertsonen ikuspegi berritzaile eta ekintzailearen emaitza izan zen. Doako kanal seguru batean zerbitzu digitalen erabilera ahalbidetzera bideratuta zegoen, edozein enpresaren dokumentazioa jasotzearren eta bere kutxa gotor eta postontzi pertsonal gisa erabili ahal izatearren.
Hamar urte pasatxo honetan, SPRIren laguntza izan dugu beti, sistemaren bilakaera eta egokitzapen teknologikoa bultzatu baititu. Horri esker, hobeto kokatu gara enpresen aliatutzat, METAPOSTA baitute langileengana eta bezeroengana iristeko komunikazio bide seguru gisa, integrazio garestirik gabeko zerbitzu aurreratuak emanda.
Gaur egun, 400 igorle ingururen 2 milioi dokumentu baino gehiago jasotzen, prozesatzen eta zaintzen dira urtean. Hasieran genituen bidalketak 10 bider ugaritu ditugu, eta erritmo berean hazten jarraitzeko asmoa dugu.
Nor da Rafa METAPOSTAn?
Zuzendari teknikotzat lan egiten dut 2011tik. Horri esker, gure zerbitzuen bilakaeraren ikuspegi zabala dut. Harro gaude teknikoki eta profesionaltasun osoz parte hartu duten talde eta pertsonekin. Haien esperientziak eta ezagutzak, METAPOSTAn, gaur egun ere, etengabeko aldaketen garai hauek eskatzen duten egokitzeko eta garatzeko aukera ematen dute.
Gure zerbitzu digitalen segurtasuna eta gure erabiltzaileen datuen konfidentzialtasuna eta babesa errespetatzea da gure eskakizun nagusietako bat. Bi alderdi horietan banatzen dut nire lana ere, segurtasun arduraduntzat eta datuak babesteko ordezkaritzat.
Denbora horretan guztian, izango duzu konta daitekeen pasadizoren bat.
Hirugarrenekiko integrazio maila altua dakarren azpiegitura berri baten hedapenari aurre egin behar izan dioten teknikariak, inondik ere, seguru ez dituztela harrituko insomnio gauek. METAPOSTAn halakorik izan genuen eta pairatu genuen 2011n: gau eta egun atsedenik gabe lan egin zuen giza talde bikain batek. Gaueko pizzak eta kafe asko gure adiskide estu bihurtu ziren hainbat astez.
Haiei guztiei eta beste pertsona askori esker, gaur egun jardunean dihardugu. Zorionez, jada lasai egin dezakegu lo (egun gehienetan :-).
Egin ezazu etorkizuneko apustu bat METAPOSTArentzat.
METAPOSTAren taldea asko berritu da aurten, eta lehen eguneko ilusio eta konpromiso bera izaten jarraitzen dugu. Gure erabiltzaileak Erabiltzailearen Arretarako Zentroak artatzen ditu gaur egun ere. Zentro horrek zalantzak argitzen dizkie, eta soluzioak ematen dizkie zuzenean eta modu pertsonalean.
METAPOSTAk bere izen eta abizenari eusten dio gaur egun: «herritarren postontzia eta kutxa gotorra». Baina gora egin du erabiltzailearentzako eta enpresarentzako gaitasun eta zerbitzuetan.
Espero dugu datozen hilabeteetan iragarriko dugula erabilgarri jarri dugula edozein nabigatzailetan eta gailutan web erabilerako esperientzia hobetzeko aukera emango duen erabiltzaile aplikazio bat, Android eta IOSen eskuragarri dauden aplikazio natiboak osatuko dituena.
Gure bezeroek, METAPOSTAren igorleek, beren konfiantza erakutsi digute denbora honetan guztian, eta kasu askotan haiek azaldu digute beren enpresen benetako beharrizanak zein diren eta laguntza nola eman geniezaiekeen. Entzute aktibo hori egiten jarraitzen dugu, eta proiektu berritzaileak abian ditugu, adibidez, entrega ziurtatuaren arlokoak, multisinadura aurreratuarena, eta igorlearen bidalketetarako web aplikazioarena.
Gainera, aurten azpiegitura eguneratzeko erronkari ekin diogu, betiere urte hauetan EJIEk eman izan dizkigun segurtasun eta fidagarritasun irizpide berberei eutsita.
Uste osoa dugu proiektu ilusionagarri horiek guztiak egia bihurtuko direla, eta, inolako bazterketarik gabe, guztioi bizitza digital errazagoa egingo diguten soluzioak eskaintzeko balioko dutela.