METAPOSTA zerbitzuak FOKE nominan nola integratzen diren aurkezteko antolatu dugun jardunaldia, arrakasta handia

Berrogeita hamar enpresa baino gehiago izan ziren Nomina FOKEk eta METAPOSTAk antolatutako jardunaldian, Nomina FOKEk eskaintzen duen eta METAPOSTAren soluzioak FOKE nominan integratzearen emaitza den modulua aurkezteko. Integrazio horrekin, FOKEko bezeroek METAPOSTAk eskaintzen dituen sinadura eta postontzi digitaleko soluzioak erabili ahal izango dituzte.

Jardunaldia azaroaren 24an egin zen Azkuna Zentroan, bertaratutako enpresei Nomina FOKE-METAPOSTA integrazioari esker dituzten funtzionalitate berriak erakusteko:

  • Sinadura digitala.
  • Entrega ziurtatua.
  • Dokumentu-zaintza elektronikoa

Eta hori guztia METAPOSTAren postontzi digitalean oinarrituta. Kanal segurua, pribatua. Konfiantzazko konponbidea.

Mari Jose Corderok, ARABURGER enpresako Giza Baliabideen arduradunak, adibide praktiko batekin azaldu zien bertaratuei nola egin daitekeen langile baten sinadura jasotzea gailu mugikor batetik.

Erakustaldi horrekin, bertaratutakoek prozesuaren erraztasuna eta azkartasuna egiaztatu ahal izan zuten.

Jardunaldiaren amaiera Nomina FOKEko Nacho Iturbek eta METAPOSTAko Asier Oriok eman zuten.