METAPOSTA, INDEUSen lan-bilera batera gonbidatua

Joan den ekainaren 23an, INDEUS plataformak antolatutako lan-bilera batean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, Asier Oriok eta Ainhoa Graciak sinadura elektronikoa biltzeko gure digitalizazio-plataformak eskaintzen dituen soluzioen aurkezpena egin zuten. Konponbide horiek oso interesgarriak izan ziren bertaratutako enpresentzat, gure aurkezpenaren amaieran egin zizkiguten galderen arabera. Klikatu hemen jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu:

https://www.spri.eus/euskara-industrian/indeus-industriaren-euskal-plataformak-bere-lantaldeak-bildu-ditu-eta-kide-berri-bati-ongietorria-eman/

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, 2018. urtean sortua, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak lantzeko.

32 hauek dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresa eta elkarteak: AMPO, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, INNOBASQUE, LEYCOLAN, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN eta VICOMTECH.