Orduan… Nola jasoko ditut lortzen ditudan IT Txartelaren ziurtagiriak?
Behin IT Txartelean izena emanda zaudenean, IT Txartelaren postontzi bat sortuko da Interneten, doakoa eta segurua, eta bertara bidaliko dizkizugu tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko ezagutzak dituzula egiaztatzen duten ziurtagiriak. Proba batera aurkezten zarenean eta tutoreak zure nortasuna egiaztatzen duenean aktibatuko da postontzi hori. Une horretatik aurrera, zure postontzia aktibatuta egongo da eta bertara sartzeko aukera izango duzu.
Eta… Zer egin behar dut nire IT Txartela postontzian sartzeko?
URL honetan klik eginez: https://www.metaposta.com/mp00c/Tecnalia/login_eu.html
Sartzeko pantailara sartuko zara:
IT Txartela postontzira sartzeko hainbat modu dituzu:
- Erabiltzailearen (nortasun-agiriaren) eta pasahitzaren bidez.
- Zure BAQK txartelaren bidez.
- Ziurtagiri digital baten bidez: IZENPE, NAN digitala, FNMT, etab.
Eta zalantzarik baduzu, gogoratu gure Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin (EAZ) harremanetan jar zaitezkeela.