METAPOSTA funtsezko aliatua, SPRI Taldearen iruzur informatikoen aurkako borrokan

SPRI Taldearen erakina

CEOren iruzurra, Phising, Ransomware… Gero eta ohikoak dira zibererasoak jasan dituzten enpresei buruzko albisteak, haien ekonomian eta irudi korporatiboan, zuzenean, kalte larriak eraginez.

Beraz, SPRI taldeak, horrelako delituak gero eta ohikoak direla jakinda, METAPOSTA erabiltzea erabaki du haien hornitzaileek aipatutako iruzur informatikorik jasan ez ditzaten. Modu honetan, jasotako fakturen integritatea, zaintza, irisgarritasuna, irakurgarritasuna, trazabilitatea eta aldaezintasuna bermaturik egongo da momentu oro. 

Orain, Gaitasun Digital Profesionalen programaren barruan aholkularitza espezializatua eskaintzen duten enpresa-hornitzaileek METAPOSTA kanal segurua erabiliko dute SPRIri fakturak entregatzeko, banku-kontuaren zenbakiaren aldaketa, edo beste edozein konturengatik iruzurrik gerta ez dadin. 

Horrela, datu pertsonalen babesari buruzko legeria betetzen dela ziurtatzeaz gain, dokumentazioa METAPOSTA bidez bidaltzen dituzten enpresek (SPRIren enpresa hornitzaileek) entregaren ebidentziak lor ditzakete. Ebidentzia horiek METAPOSTAk igortzen ditu, konfiantzazko zerbitzuen emaile gisa.