TECNALIA etorkizunera begira sinadura elektronikoari esker

TECNALIA, Espainiako lehen erakunde pribatua da Europako Batzordearen Horizon 2020 programako kontratazio, parte-hartze eta lidergoei dagokienez, eta Europako patenteen eskaeretan, berriz, hirugarrena. Guzti honek, administrazio-kudeaketa garrantzitsua du berekin, hala nola, dokumentu jakin batzuetan sinadura jasotzea, lan nekeza ekartzen duena. Honi, langileen sakabanatzea gehitzen badiogu, TECNALIA definitzen dugu, egoera honi aurre egiteko sinadura elektronikoaren erabilpena aukeratu duena. 

Guzti honi buruz Teresa Fernández-Mirandak, TECNALIAko Programen Administrazio-kudeaketa arduradunak (polo Gipuzkoa), hitz egiten digu. Teresaren hitzetan, METAPOSTAk sinadurak jasotzeko duen soluzioari esker, prozedurak asko arindu dituzte eta paperaren erabilpena saihestu dute.

Nola eskatzen zenituzten sinadurak prozesu hauetan METAPOSTArekin digitalizatu aurretik? Zeintzuk ziren topatzen zenituzten traba handienak?

Diru-laguntzak jasotzen dituzten proiektuak burutzeko ordu-parte batzuk sinatzea beharrezkoa da eta, METAPOSTArekin digitalizatu aurretik, eskuz sinatzen ziren. Gure ikertzaileen sakabanatzea dela eta (Donostiako bi eraikinetan, Zamudioko beste bietan, Miñanoko beste bietan, La Almunian, eta beste hainbatetan), paperezko dokumentuak egoitza bakoitzera bidali behar genituen, barne-postaz. Ostean, sinatu eta gero, ikertzaileen berriz itzuli behar ziguten, barne-postaz berriro, prozesu luzeegia bilakatuz, eta bidean dokumentuak galtzeko arriskuarekin.

Nola hobetu duzue prozesua?

Orain, METAPOSTAren ezarpenari esker, gure ERP sisteman sortzen ditugu dokumentuak, PDF formatuan, eta zuzenean bidaltzen ditugu, online, kanal seguru honen bidez. Ikertzaileek email bat jasotzen dute dokumentua sinatzea eskatuz. METAPOSTAren erramintarekin sinatzen dute elektronikoki eta, ostean, dagozkion postontzietan jasotzen dugu dokumentua (PDF sinatuta). Modu honetan, prozesua askoz laburragoa da, ez dago dokumentuak galtzeko arriskurik eta askoz paper gutxiago erabiltzen dugu.

Zein izan da METAPOSTAren sinadura sistema aukeratzeko arrazoi nagusia? 

Lehen aipatutako arrazoi guztiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako sinadura bat izateak METAPOSTA erabiltzera bultzatu gaitu.

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, erreferentziazkoa Europan eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresa eta erakundeak laguntzen dituzte, haien lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea eta hazkunde jasangarria lortzeko; METAPOSTArekin bat egiten dituzten erantzukizunak.