Zenbat ziurtagiri digital dituzu zure enpresan?
Zein da zure jarduerarako egokiena?
Gure erakundeetako prozesu administratibo gehienak digitalizatzeko beharrezkoak diren tresna teknologikoak baditugu. Badakigu, halaber, askotan, paperarekiko mendekotasunak gure denbora alferrik galtzea eragiten duela, beharrezkoak izan arren, baliorik ez duten zereginekin. Zerk galarazten gaitu, orduan, urratsa emateko? Ziur aski, ez ditugula tresna guzti horiek eta haien potentziala ezagutzen.
Tresna horien artean, ziurtagiri digitalak dira koroaren altxorra. Duten balioagatik, baina baita konplexutasunagatik ere. Hainbat euskarritan daude, hainbat motatakoak, hainbat erakundek emandakoak… Are gehiago, oso litekeena da horietako batzuk gure ordenagailuan izatea eta, hala ere, oso gutxi erabiltzen ditugu.
Hori dela eta, datorren urriaren 19an, Venan Llona izango dugu bidaia-lagun onenarekin, CEBEKek antolatutako webinar batean, gaur egun eskura ditugun ziurtagiri elektronikoak eta erabiltzeko gakoak ezagutarazteko.
Webinar: Ziurtagiri elektronikoak eta sinadura digitala – Erabilera, kasu-praktikoak eta aukerak.
- Data: 2023/10/19
- Ordutegia: 09:30etatik 11:30etara
- Izen-emateak eta informazio gehiago: https://www.cebek.es/agenda/webinar-certificados-electronicos-y-firma-digital-utilizacion-casos-de-uso-y-oportunidades/?dia=19&mes=10&anio=2023
Egun horretan, ziurtagiri bat edo bestea aukeratzeko behar diren ezagutzak eskuratzeaz gain, erakunde baten kudeaketa administratiboa errazteko konbinazio perfektua erakutsiko dugu: ziurtagiriak + sinadura digitala.
Benetako adibideen bidez, sinadura digitala erabiliz erakundeetako fluxu administratiboak birdiseinatzeko modua ikusiko dugu, kontsumoak murriztuz eta paperezko dokumentuen joan-etorria ekidituz.
Azken finean, jardunaldia, bertaratutako pertsonentzat, etapa berri baten aurreko urratsa izango da. Etapa horretan, ikasitakoa aplikatu ahal izango dute, prozedura digital, jasangarri, seguru eta bermedunetara eboluzionatuz.