ADEGI Jardunaldia – Vivebiotech eta Elayren testigantzak Kaudaturekin egindako digitalizazio seguruaren inguruan

Maiatzaren 21ean, ADEGIren egoitzan, “Digitalizazio jasangarria eta segurua KAUDATU by Metapostarekin” jardunaldia ospatu genuen. Topaketa honen helburua enpresek euren dokumentu-prozesuak modu arin, seguru eta paperik gabe nola kudeatu ditzaketen partekatzea izan zen, Metapostaren zerbitzuei eta, bereziki, gure enpresa-irtenbideari esker: Kaudatu.

Saioan zehar, Metapostaren postontzi digital adimendunaren funtsezko ezaugarriak eta Kaudatuk eskaintzen dituen funtzionalitateak (bidalketa segurua, sinadura elektronikoa, artxibo digitala…) aurkeztu genituen. Gainera, Kaudatu bere eguneroko jardunean erabiltzen duten bi enpresen testigantza zuzenez gozatzeko aukera izan genuen: Vivebiotech eta Elay.

Vivebiotech-en esperientzia: arintasuna eta kontrola hazkunde azkarreko ingurune batean

Lorena Sayés, Vivebiotech-eko Pertsonen Teknikaria, enpresak (terapia genetikoetan espezializatutako eta nazioartean aitortutako CDMO bat) Kaudatu nola integratu duen azaldu zuen, dokumentazio laboralaren entrega eta sinadura digitalizatzeko: nomina, 10T ereduak, kontratuak, betebehar dokumentuak…

Langile kopuruaren hazkunde handia duten testuinguruetan, Kaudatu bezalako tresna bat izateak dokumentazio kritikoaren bolumen gero eta handiagoa eraginkortasunez eta erraztasunez kudeatzeko aukera ematen diela nabarmendu zuen, betebehar legalak eta trazabilitatea bermatuz.Lorena Sayés, en la jornada en ADEGI

Elay: Giza Baliabideetatik enpresa osora

Bestalde, Marian Baleztena, Elay-ko Pertsonen Kudeaketako zuzendaria, 2021ean Kaudatu Giza Baliabideen arloan erabiltzen hasi zirela eta, pixkanaka, zerbitzua enpresako beste hainbat arloetara nola zabaldu duten azaldu zuen.

“Engantxatzen du”, esan zuen literal. Erabiltzeko erraztasunagatik eta ingurune seguru batean lan egiteak ematen duen lasaitasunagatik.

Gaur egun, Elay-n Kaudatu arriskuen prebentzioa, betebeharrak eta baimenak kudeatzeko ere erabiltzen da, besteak beste. Langileek eta enpresa batzordeak oso ondo hartu dute, sistemaren sinpletasuna, ingurune konfidentziala eta euskaraz eskuragarri egotea bereziki baloratuz, bai kudeatzen dutenentzat bai erabiltzen dutenentzat.

Parte-hartze aktiboa eta interes handia izan zuen jardunaldia

Jardunaldia aberasgarria izan zen parte-hartzaileek egindako galdera, hausnarketa eta adibideengatik. Saioaren amaieran, hainbat enpresek demo pertsonalizatu bat eskatu zuten Kaudatu euren erakundeetan nola aplikatu hobeto ezagutzeko.

Amaia Moreno de Metaposta en la jornada de Adegi

Metapostatik, jardunaldira etorri ezin izan ziren edo gehiago sakondu nahi duten enpresei demo bat eskatzeko gonbidapena luzatzen diegu, konpromisorik gabe. Tresna sinple batek erakundearen dokumentazioaren segurtasunean, eraginkortasunean eta jasangarritasunean izan dezakeen eragina egiaztatzeko modurik onena da.

📩 Kaudatu nola lagundu diezazukeen jakin nahi baduzu, idatzi info@kaudatu.com helbidera edo bisitatu www.kaudatu.com.