Metapostaren app berria eta irudi berritua estreinatu ditugu

Metaposta berritzen ari da: gure aplikazio mugikorra erabat berritu dugu eta marka-irudi berria aurkeztu dugu. Bi urrats garrantzitsu, helburu bakar batekin: zure dokumentuak kudeatzea errazagoa egitea.

Aplikazio intuitiboagoa, irisgarriagoa eta erabilgarriagoa

Metapostaren app berriak diseinuan eta funtzionalitatean hobekuntza nabarmenak dakartza, zure dokumentu digitalak inoiz baino errazago kudeatzeko. Orain, sarrerako postontzira zuzenean sartzeko aukera izango duzu, eta nabigazioa askoz ere erosoagoa izango da edozein gailutatik.

Hauek dira berrikuntza nagusiak:

✅ Interfaze argiagoa eta intuitiboagoa

✅ Irisgarritasun handiagoa pertsona guztientzat

✅ Funtzionalitate berriak (eta gehiago bidean!)

App berria dagoeneko deskarga dezakezu Google Play edo App Store plataformetatik:

📱 Android
📱 iOS

Gure bilakaera islatzen duen irudi berria

App-arekin batera, irudi berri bat ere estreinatu dugu: modernoagoa eta hurbilagoa. Urte hauetan guztietan ikasitakoa eta egin dugun ibilbidea islatzen duen aldaketa da, eta gure konpromisoaren adierazle: dokumentu digitalen kudeaketa segurua, erraza eta jasangarria eskaintzea.

Eta hau ez da aldaketa-prozesuaren amaiera. Hurrengo hilabeteetan webeko postontzia ere berrituko dugu, plataforma guztietan esperientzia koherente eta hobetua eskaintzeko.

Zure dokumentuak kudeatzea inoiz baino errazagoa izan dadin lanean jarraitzen dugu.