Enpresa batean dokumentazio digitala kudeatzeak teknologia baino zerbait gehiago eskatzen du. Enpresa zorrotzenek badakite ez dela nahikoa prozesuak digitalizatzea: segurtasunez egin behar da, legezko bermeekin eta jasangarritasuna zainduz
Testuinguru honetan jaio da Kaudatu, Metapostaren soluzio digital berria, bere dokumentuen kudeaketa eraginkor eta segurua bilatzen duten enpresa eta erakundeentzat diseinatua. Plataformak dokumentuen bidalketa pribatua, sinadura digitala eta artxibo elektroniko kualifikatua konbinatzen ditu, guztia postontzi digitalaren kontzeptuan oinarrituta, transakzio bakoitzean datuaren pribatutasuna bermatzen duena.
Etapa berri bat, marka berri bat
Kaudatu eboluzio naturala da Metapostarentzat. Hamarkada bat baino gehiago daramagu herritarrei eta hainbat sektoretako enpresei konfiantzazko zerbitzu digitala eskaintzen, eta, orain, beste urrats bat egin dugu, eta enpresen beharretarako espresuki diseinatutako marka bat sortu dugu, bere nortasunarekin, filosofiarekin eta sarbide-kanalarekin.
Kaudatu izena “caudal”, “kautela” edo “recaudo” bezalako kontzeptuetatik dator (horietako batzuk gaztelaniazko terminoak, segurtasuna eta zaintza adierazten dutenak), eta kudeatu aditzarekin uztartuz sortu da. Emaitza izen propio, hurbil eta ozena da, funtsezkoa transmititzen duena: datuaren kudeaketa segurua. Logotipoan bisualki azpimarratzen den ideia bat, non “A” letra bakoitza kandadu txiki bat bezala diseinatua izan den, babesaren sinbolo garbia.
Kaudatu entzutetik, pilatutako ezagutzatik eta enpresei prozesu tekniko batean baino zerbait gehiagoan laguntzeko nahitik sortu da.


Zer egin dezakezu Kaudaturekin
Kaudatuk, web-plataforma bakar batean, dokumentuen digitalizazioaren hiru zutabe nagusiak integratzen ditu: bidalketa, sinadura eta artxiboa. Hori guztia esperientzia erraz batekin, eIDAS 2 europar araudia betetzeko berariaz diseinatutako eta enpresen benetako beharretara egokitutako plataforma baten bidez.
- Dokumentuen bidalketa segurua: Nominak, diplomak, fakturak edo erosketa bermeak, Kaudatuk edozein dokumentu digital erraz bidaltzeko aukera ematen du. Zibererasoetatik babesteko kanal bat, prozesuaren trazabilitate osoa bermatzen duena, igorlea eta hartzailea modu fidagarrian identifikatuz.
- Sinadura digital fluxuak: Kaudatuk aukera ematen du bezeroen, langileen edo hornitzaileen sinadura digitalak edozein unetan eta edozein tokitatik jasotzeko, ziurtagiri kualifikatu bat eduki beharrik gabe. Soluzioa erakunde bakoitzaren beharretara egokitzen da sinadura elektroniko mota desberdinak eskainiz: sinadura sinplea, aurreratua, sortakoa, anizkoitza, BakQ duena…
- Artxibo elektroniko gaitua: Sinatutako eta bidalitako dokumentuak Metapostako Postontzi Digital Adimendunean artxibatzen dira. Ingurune segurua da, eta bere osotasuna, trazabilitatea eta legezko balioa bermatzen ditu denboran zehar. Kontserbazioak denbora-zigiluak ditu oinarri, eta horiek ziurtatzen dute dokumentua ez dela aldatu sinatu zenetik.
Simply Green: jasangarritasuna prozesu bakoitzean
Metapostan argi dugu iraunkortasuna ez dela keinu handietan neurtzen, eguneroko erabakietan baizik. Horregatik, “Simply Green” lelopean, Kaudatuk digitalizazio arduratsu bat sustatzen du, enpresei papera ezabatzen, joan-etorriak murrizten, beharrezkoak ez diren inpresioak saihesten eta ingurumen-inpaktuko zero helburuetarantz aurrera egiten laguntzen diena.
Proposamen argia: digitalizatu, bermeekin
Gure ibilbideak erakundeen benetako beharrak ulertzen dituen eta testuinguru bakoitzera egokitutako irtenbideak eskaintzen dituen plataforma bat garatzeko behar den ezagutza eman digu.
Hori dela eta, Kaudatu etengabe ari da garatzen, eta funtzionalitate berriak gehitzen, hala nola, editatu daitezkeen dokumentuak eta aukera gehiago sinadura-fluxuetan. Egokitzeko gaitasun horri esker, digitalizazioaren abangoardian egon ahal dira hura erabiltzen duten enpresek, eta merkatuaren etorkizuneko beharreki aurrea hartzen diete.
Gure ustez, digitalizatzea ez da formatu aldaketa hutsa: kontzientzia, ordena eta lasaitasun handiagoz lan egiteko modua da. Eta hori edozein enpresaren egunerokotasunean nabaritzen da.
“Digitalizatu, Optimizatu, Parte hartu” lelopean, Kaudatu aliatu ezin hobea da enpresa-prozesuak eraldatzeko. Prozesuak sinplifikatu eta optimizatzeaz gain, modu arduratsu eta jasangarrian egiten dugu.
Kaudaturi eta haren konfiantzazko irtenbide digitalei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi kaudatu.com.