METAPOSTA

METAPOSTA funtsezko aliatua, SPRI Taldearen iruzur informatikoen aurkako borrokan

CEOren iruzurra, Phising, Ransomware… Gero eta ohikoak dira zibererasoak jasan dituzten enpresei buruzko albisteak, haien ekonomian eta irudi korporatiboan, zuzenean, kalte larriak eraginez. Beraz, SPRI taldeak, horrelako delituak gero eta ohikoak direla jakinda, METAPOSTA erabiltzea erabaki du haien hornitzaileek aipatutako iruzur informatikorik jasan ez ditzaten. Modu honetan, jasotako fakturen integritatea, zaintza, irisgarritasuna, irakurgarritasuna, trazabilitatea eta […]

METAPOSTA funtsezko aliatua, SPRI Taldearen iruzur informatikoen aurkako borrokan Read More »

METAPOSTAko EAZk ohiko ordutegia berreskuratu du

Gogorarazten dizuegu gure Erabiltzailearen Arretarako Zentroa (EAZ) bere ohiko ordutegira itzuli dela. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara. Zure pasahitza METAPOSTA postontzian sartzeko nola birsortu, dokumentu bat nola sinatu… zalantzarik baduzu, EAZrekin harremanetan jar zaitezke (doan) 943 000 8333 telefonoaren bidez edo posta elektroniko bidez: metaposta@metaposta.com.

METAPOSTAko EAZk ohiko ordutegia berreskuratu du Read More »

Dagoeneko ez duzu METAPOSTAn alta eman behar zure IT Txartela jasotzeko

Orduan… Nola jasoko ditut lortzen ditudan IT Txartelaren ziurtagiriak? Behin IT Txartelean izena emanda zaudenean, IT Txartelaren postontzi bat sortuko da Interneten, doakoa eta segurua, eta bertara bidaliko dizkizugu tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko ezagutzak dituzula egiaztatzen duten ziurtagiriak. Proba batera aurkezten zarenean eta tutoreak zure nortasuna egiaztatzen duenean aktibatuko da postontzi hori. Une horretatik

Dagoeneko ez duzu METAPOSTAn alta eman behar zure IT Txartela jasotzeko Read More »

METAPOSTA Euskal Encounter 2023an izango da

Uztailaren 22tik 25era Euskal Encounterren 31. edizioa ospatuko da. Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute. Testuinguru horretan, METAPOSTAk hitzaldi hau izango du: Datuaren jabetza eta identitate digitala: “Produktua zu zeu zarenean”. Uztailaren 24an izango da, 17: 00etan,

METAPOSTA Euskal Encounter 2023an izango da Read More »

METAPOSTA, INDEUSen lan-bilera batera gonbidatua

Joan den ekainaren 23an, INDEUS plataformak antolatutako lan-bilera batean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, Asier Oriok eta Ainhoa Graciak sinadura elektronikoa biltzeko gure digitalizazio-plataformak eskaintzen dituen soluzioen aurkezpena egin zuten. Konponbide horiek oso interesgarriak izan ziren bertaratutako enpresentzat, gure aurkezpenaren amaieran egin zizkiguten galderen arabera. Klikatu hemen jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: https://www.spri.eus/euskara-industrian/indeus-industriaren-euskal-plataformak-bere-lantaldeak-bildu-ditu-eta-kide-berri-bati-ongietorria-eman/

METAPOSTA, INDEUSen lan-bilera batera gonbidatua Read More »

METAPOSTAko zibersegurtasuneko sentsibilizazio jardunaldia

METAPOSTAk soluzio digitalak eskaintzen ditu, besteak beste, edozein erakunderi ziberdelituen aurrean komunikazio-kanal segurua izateko aukera ematen diotenak. Ziberdelitu horiek gero eta ohikoagoak direla jakinda, METAPOSTAk Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren mendekoa) antolatutako jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Datorren ekainaren 13an, 9: 30ean, Arabako Parke Teknologikoko Eraikin Nagusian. Jardunaldi hau enpresako zibersegurtasunean zentratuko da. Zibersegurtasuna

METAPOSTAko zibersegurtasuneko sentsibilizazio jardunaldia Read More »

Sabico taldeak bere harrera-prozesuak digitalizatu ditu METAPOSTA lotean sinatuta

Elkarrizketa honetan, Raúl Barba Sabicoko informatika-arduradunak azaldu digu, METAPOSAren loteko sinadura-soluzioari esker, harrera-prozesuarekin lotutako administrazio-prozesu guztiak digitalizatzea lortu dutela. 1.- Zerk bultzatu zuen Sabico METAPOSTAREN “Ob boarding” digitala probatzera? Gero eta informazio gehiago bidali behar dugu langile berri bat kontratatzen dugun bakoitzean. Kontratua emateaz gain, gero eta dokumentu gehiago eman behar dizkiogu. Azken batean, kontratazio

Sabico taldeak bere harrera-prozesuak digitalizatu ditu METAPOSTA lotean sinatuta Read More »

Zure enpresaren ogasun-ziurtagiriak (10T) emateko arduraduna zara? Hau interesatzen zaizu!

METAPOSTArekin, ogasuneko ziurtagiriak (10T) emateak buruhauste izateari utziko dio. Izan ere, nork ez du bere burua ikusi horrelako egoeraren batean? METAPOSTA aukeratzen baduzu zure erakundearen ogasun-ziurtagiriak (10T) emateko, ez da berriro gertatuko. Jar zaitez gurekin harremanetan eta xehetasun gehiagorekin kontatuko dizugu.

Zure enpresaren ogasun-ziurtagiriak (10T) emateko arduraduna zara? Hau interesatzen zaizu! Read More »

METAPOSTAren Erabiltzailearen Arretarako Zentroa (EAZ) nork osatzen duen hobeto ezagutu nahi duzu?

Amaia, Jose, Naroa, Jose Angel. Pertsonak artatzen dituzten pertsonak. Horiek dira, askotan, METAPOSTArekin, lehen kontaktua. Beti ahots atsegina eta, batez ere, haiekin harremanetan jartzen den edonori laguntzeko bokazioa duena. Zuek zarete, gehienetan, METAPOSTAra “sartzeko” atea. Zerekin topo egiten duzue jendeak ate horretara jotzen duenean? Deitzen digutenean, 12 urte hauetan METAPOSTArekin hazten joan den eta erabiltzaileari

METAPOSTAren Erabiltzailearen Arretarako Zentroa (EAZ) nork osatzen duen hobeto ezagutu nahi duzu? Read More »