Informazio korporatiboa

METAPOSTA Euskal Encounter 2023an izango da

Uztailaren 22tik 25era Euskal Encounterren 31. edizioa ospatuko da. Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute. Testuinguru horretan, METAPOSTAk hitzaldi hau izango du: Datuaren jabetza eta identitate digitala: “Produktua zu zeu zarenean”. Uztailaren 24an izango da, 17: 00etan, […]

METAPOSTA Euskal Encounter 2023an izango da Read More »

METAPOSTA, INDEUSen lan-bilera batera gonbidatua

Joan den ekainaren 23an, INDEUS plataformak antolatutako lan-bilera batean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, Asier Oriok eta Ainhoa Graciak sinadura elektronikoa biltzeko gure digitalizazio-plataformak eskaintzen dituen soluzioen aurkezpena egin zuten. Konponbide horiek oso interesgarriak izan ziren bertaratutako enpresentzat, gure aurkezpenaren amaieran egin zizkiguten galderen arabera. Klikatu hemen jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: https://www.spri.eus/euskara-industrian/indeus-industriaren-euskal-plataformak-bere-lantaldeak-bildu-ditu-eta-kide-berri-bati-ongietorria-eman/

METAPOSTA, INDEUSen lan-bilera batera gonbidatua Read More »

METAPOSTAren Erabiltzailearen Arretarako Zentroa (EAZ) nork osatzen duen hobeto ezagutu nahi duzu?

Amaia, Jose, Naroa, Jose Angel. Pertsonak artatzen dituzten pertsonak. Horiek dira, askotan, METAPOSTArekin, lehen kontaktua. Beti ahots atsegina eta, batez ere, haiekin harremanetan jartzen den edonori laguntzeko bokazioa duena. Zuek zarete, gehienetan, METAPOSTAra “sartzeko” atea. Zerekin topo egiten duzue jendeak ate horretara jotzen duenean? Deitzen digutenean, 12 urte hauetan METAPOSTArekin hazten joan den eta erabiltzaileari

METAPOSTAren Erabiltzailearen Arretarako Zentroa (EAZ) nork osatzen duen hobeto ezagutu nahi duzu? Read More »

Radio Vitoriak Carlos Lamarca METAPOSTAko zuzendari komertziala elkarrizketatuko du

Joan den irailaren 28an, Carlos Lamarca, METAPOSTAko zuzendari komertziala, Radio Vitoriako “made in Basque Country” saioan izan zen gonbidatu gisa (EITB taldeko irratia). Euskal enpresari eskainitako asteroko saio honetan, gure lankideak Radio Vitoriako entzuleei kontatu zien METAPOSTA ezinbesteko aliatu bihurtu dela administrazio-prozesuak digitalizatu nahi dituzten enpresentzat. Eta, horrela, kostuak murriztu (denbora eta dirua), jasangarriagoak izan

Radio Vitoriak Carlos Lamarca METAPOSTAko zuzendari komertziala elkarrizketatuko du Read More »

Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaileen (kualifikatugabeen) katalogoan sartu dute METAPOSTA

Baina, zer da konfiantzazko zerbitzu emaile bat? Lehenago «konfiantzazko hirugarren bat» deitzen zena da, eta Europako eIDAS (Electronic Identification and Authentication Services) araudiaren testuinguruan sortzen da. Europako erregelamendu horren asmoa da merkatu digital bakarrera iristeko oztopo nagusietako bat gainditzea: eIDAS argitaratu aurretik, estatu kide bakoitzak bere ziurtagiri digitalak egiten zituen (pertsonak eta enpresak identifikatzeko balio

Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaileen (kualifikatugabeen) katalogoan sartu dute METAPOSTA Read More »

METAPOSTAren web atari berrian sartu zara

METAPOSTAn interneteko presentzia berritu dugu web atari berri batekin, non eduki guztiak eguneratzen ditugun azken hilabeteotan inplementatu ditugun hobekuntzekin. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu lanean ari garela laster ezagutu ditzazuen enpresarentzat garatutako METAPOSTAren irtenbideak, gure bezeroen kudeaketa-prozesuak sinplifikatzeko pentsatutako konfiantzazko irtenbide digitalak: Sinadura digitala Dokumentazio digitalaren ziurtagiria ematea Dokumentazioaren legezko zaintza elektronikoa Horiek guztiak postontzi

METAPOSTAren web atari berrian sartu zara Read More »

Gizarte digitalaren erronkak Euskadin aztergai, METAPOSTA eta Enpresa Digitala konpainiek bultzatutako jardunaldian

Arrakastatsua izan da, jende kopuruaren eta edukien aldetik, METAPOSTAk eta SPRIk Enpresa Digitala konpainiaren bidez abian jarritako eraldaketa digitalari buruzko lehen jardunaldia. Estibaliz Hernáez sailburuordeak inauguratutako saioan, digitalizazioaren arloan administrazioek eta enpresek dituzten apustu eta erronkak aletu ziren. Hizlari izan genuen Genis Roca, eraldaketa digitaleko aditua, eta PuntCAT fundazioko presidentea; haren ponentzia markoak ez zuen

Gizarte digitalaren erronkak Euskadin aztergai, METAPOSTA eta Enpresa Digitala konpainiek bultzatutako jardunaldian Read More »

Carlos Lamarca, begirada berri bat METAPOSTAko merkataritza sailerako

Ibilbide profesionala eta METAPOSTAra heltzea. Zergatik? Nire ibilbide profesionala merkataritza eta kudeaketa arloan ardaztuta egon da, eta esperientzia handia izan dut automozio, retail, eraikuntza eta zerbitzu sektoreetan. Arlo horretan, Baskonia familiako kide ere izan nintzen; horrela, nire pasioa arlo profesionalarekin lotu nuen. Urteetan zehar, jarduna negozioaren garapen komertzialean eta taldeen lidergo eta dinamizazioan oinarritu dut.

Carlos Lamarca, begirada berri bat METAPOSTAko merkataritza sailerako Read More »