Metapostako ikastaroak

KZgunea zentro-sareak, alta presentzialak egiteaz gain, Metapostarekin batera jarduten du sistemaren prestazioei buruzko jakintza sakondu nahi dutenen prestakuntzan.

Prestakuntza, presentziazkoa, oinarrizko ikastaroetan eta ikastaro aurreratuagoetan KZgunearen ohiko prestakuntza-moduluetan txertatuta egongo direnak.

Ikastaro trinkoak dira, 2 orduko iraupenekoak, erabiltzaileak METAPOSTArekin harremanetan bizkor jartzea ahalbidetzen duena.

Ikastaroen helburuak honako hauek dira: Logotipo KZgunea

  • METAPOSTAri buruzko ikuspegi orokorra izatea.
  • METAPOSTA sistemaren logika eta Mezulari-Erabiltzaile mugimendua ulertzea.
  • METAPOSTA sistema erabili ahal izateko aurretiazko baldintza teknikoen eta administratiboen berri izatea.
  • METAPOSTA sistema arrakastaz erabili ahal izateko kontuan izan behar diren lege-, teknika- edo praktika-arloko alderdi kritikoen berri izatea.
  • METAPOSTA sistema behar bezala erabiltzen ikastea.
  • METAPOSTAko informazio pertsonalaren antolamenduari dagokionez jardunbide egokien berri izatea.

Ikastaroak izango diren KZgune zentroen zerrenda eta hauen ordutegiak jakiteko hurrengo bideak dituzu:

  • ­www.kzgunea.net
  • 945 016 100 telefonora deituz (astelehenetik ostegunera 8etatik 13:30etara, eta ostiraletan 8etatik 15etara).
  • kzc@kzgunea.net emailaren bitartez.