Funtzionamendua

METAPOSTAk bitartekari gisa jarduten du sistemari atxikitako igorlearen (bankua, administrazio publikoa, telekomunikazioaren operadorea eta abar) eta erabiltzailearen (herritarra, enpresa) artean. METAPOSTAren eta zerbitzuan interesa duen Enpresaren edo Erakundearen arteko akordioak zerbitzua emateko nahiz informazioak modu seguruan trukatzeko eta ziurtatzeko erak arautzen ditu, baita dokumentazioa sisteman gordailutzeko modua ere.

Edozein unetan, METAPOSTAko Erabiltzaileek (herritarra, enpresa) erabaki dezakete sistemari atxikitako Enpresen edo Erakundeen dokumentuak jaso nahi dituzten ala ez. Erabaki hori librea, indibiduala eta itzulgarria da.

METAPOSTAk sistemari atxikitako Enpresa edo Erakundeei jakinaraziko die erabiltzaileak dokumentuak jasotzeko esanbidezko borondatea duela, elementu horri esker dokumentuak erabiltzailearen postontzi elektronikora bidaltzea ahalbidetzen da.