Kokapena

METAPOSTAren eta haren sistema informatikoen kokapen fisikoa.

Segurtasun-arrazoiak direla-eta, dokumentuak bikoiztuta gordetzen dira METAPOSTA SA erakundearen bi sistema informatikotan: batetik, EJIE SAren -Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Informatikoen enpresaren- bunkerrean eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen Egoitzaren eraikinean bertan. Fidagarritasun eta eskuragarritasun handiagoa eskaintzeko xedez, bi sistema informatiko horiek zuntz optikoko sareen bitartez elkartuta daude.

EJIE SA Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Informatikoen enpresa dugu, informatikako eta telekomunikazioetako zerbitzuak ematen dizkio Eusko Jaurlaritzari, eta Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoaren garapenaren arduraduna da. EJIEren eta Eusko Jaurlaritzaren bunkerrak inguruneko tokien artean segurtasun informatikorik handienetakoa duena eskaintzen digu, eta horretaz gain, METAPOSTAk gordetako datuak leku neutro batean daudela bermatzen du.

EJIE SA enpresak bere azpiegiturak -teknikoak eta segurtasunezkoak- eskaintzen dizkigu METAPOSTAren funtzionamendu operatiboari eusteko. Honenbestez, EJIE SAk honako zerbitzu hauek ematen dizkio METAPOSTAri:

  • METAPOSTA zerbitzuetara sartzeko kanalak.
  • Segurtasuna.
  • METAPOSTAren Komunikazioak eta Zerbitzu eta Txertatze Interfacea.
  • Eragiketa, kudeaketa eta mantentzea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *