Maiatzean alta kopuruen marka berria
METAPOSTA zerbitzua 2011ko otsailaren 16an hasi zenetik, 20.000 pertsona inguru dira jada Interneteko postontzi eta dokumentu gordailu elektroniko hau erabiltzen dutenak. Maiatzeko hilabete honetan, zozketa ugariz betea eta publizitate irudi berriarekin, METAPOSTAk alta kopuruen marka gainditzen du 3.500etara helduz. Enpresentzako datu erakargarria ere, gero eta gehiago baitira METAPOSTA erabiltzen dutenak, erabiltzaileentzat zerbitzu erabilgarriago batean bilakatuz. […]