Zure txartelarekin sartu ahal izateko (IZENPE ziurtagiria, ONA txartela, NAN elektronikoa), irakurgailu bat instalatuta eduki behar duzu, baita txartel horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programak edo driver-ak ere.
Sartu txartela irakurgailuan zure burua identifikatu ahal izateko, eta jarraitu pantailan azalduko diren jarraibideei.
Metapostan On-Line Altak sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiriaren bitartez hartu beharreko arreta-neurriak
On-Line Alta sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiriaren bitartez egiterakoan komenigarria da honako arreta neurriok hartzea eta berezitasunok ezagutzea:
- Hasierako arreta-neurria: Egizu Izenpe edo zure eNAN sinadura-proba zure ordenagailua prest dagoela egiaztatzeko.
- Izenpe-ren ziurtagirirako:
- Egiaztapen-zerbitzuan sartu honelako loturan klik eginez: ziurtagiri digitalaren baliozkotasuna eta funtzionamendu egokia egiaztatzea
- Ondoren: Nahi dituzun datuekin (benetazkoak edo fikziozkoak, ezbaitu informaziorik gordetzen) “izena”, “abizenak” eta “erakundea” eremuak bete.
- Gero klik egin “sinatu” dioen lekuan. Leiho bat irekiko da eta sinatzekoa duzun informazioa azalduko da bertan.
- Gero klik egin “sinatu” dioen lekuan. PIN sartu eta “onartu” sakatu.
- eNANerako: Sartu zaitez www.dnielectronico.es web-guneko “Nola erabili eNAN”, “Egiaztatu ondo dabilen” atalean edo klik egin lotura honetan
- Izenpe-ren ziurtagirirako:
- Ziurtagiriaren bidezko Altaren berezitasunak: Baliteke zure Izenpe edo eNAN ziurtagiria behin baino gehiagotan eskatzea. Ez da akatsa, segurtasun-arrazoietan du oinarri. Honela jokatu:
- Sartu PIN zk. eskatu beste, nahiz eta menua hainbat aldiz agertu.
- Hau alta-prozesuan baino ez zaizu gertatuko.
Gorabehera edo akatsen bat antzematen baduzu jar zaitez harremanetan Izenpe-ren erabiltzaileen arreta gunearekin.
Problemarik baduzu sinadura elektronikoaren ziurtagiriarekin edo sinadura-probarekin, dei ezazu Izenpe-ren erabiltzaileen arreta gunera:
- Euskaditik, telefonoa: 012
- Euskaditik kanpo, telefonoa: 945 018000
- Atzerritik, telefonoa: 00 34 945 018000
- Posta elektonikoa: cau-izenpe@izenpe.net. Izenperen Erabiltzaileen Arreta Guneak etenik gabeko ordutegia dauka 8:00etatik 20:00ak arte. Bertan arazoak konpontzen lagunduko dizute.
Izenpe eta eNAN ziurtagiriei buruzko informazio osagarria.
Izenpek, bere ziurtagiriak erabiltzeko eskuliburuak eskuratzen ditu.
Argibideak: www.izenpe.com Bestetik ere, www.dnielectronico.es web-guneak eNANari buruzko xehetasunak ematen ditu.