NAN elektronikoa; IZENPE, ONA eta CAMERFIRMA txartelak
Zure ziurtagiri eletronikoarekin sartu ahal izateko (NAN elektronikoa, IZENPE txartela, CAMERFIRMA txartela edo ONA txartela), txartel elektronikoen irakurgailu bat eta horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programa edo driver-ak eduki behar dituzu. Gainera, zure txartelaren pasahitza gogoratu beharko duzu.
METAPOSTAren web gunean sartu, ipini txartela irakurgailuan zure burua identifikatu ahal izateko, «Sartu» botoia sakatu eta pantailan azalduko diren argibideak jarraitu.
- Segurtasun arrazoiak direla eta, gertatu daiteke sistemak zure ziurtagiri elektronikoaren PIN edo gakoa behin baino gehiagotan eskatzea .
- Sinadura-froga bat egin: NAN elektronikoaren froga – IZENPE froga – CAMERFIRMA froga
- Informazio gehiago:
- Laguntza atala ikusi.
- Izenpe: 902 542 542 – www.izenpe.com
- DNI elektronikoa: 902 364 444 – www.dnielectronico.es
- Camerfirma: 902 361 207 – www.camerfirma.com
Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziutagiria (CERES)
Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiriarekin ere sar zaitezke: CERES (CERtificación Española, hau da, espainiar ziurtagiria).
Ziurtagiria lortzeko konfigurazio batzuk egin beharko dira nabigatzailean (soilik Internet Exporer eta Mozilla Firefox-ekin egin ahalko da).
Konfigurazioak egiteko, bi aukera daude: instalazioa automatikoki egiteko programa bat deskargatzea ala instalazioa eskuz egitea argibide hauekin: CERES ziurtagiria instalatzeko jarraibideak.