«

»

Oct
30

Metapostak euskal saskibaloi-taldeen partiduentzako sarrerak zozkatzen ditu

2011-2012 denboraldirako Caja Laboral Baskonia, Bizkaia Bilbao Basket eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club saskibaloi-taldeen babesle izateko egin diren akorduen artean dagoen ekimena da.

Babesletza honekin, gure postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoaren hedapenean urrats bat gehiago ematen dugu eta, era berean, Metapostak saskibaloi-taldeak laguntzen eta indartzen ditu, kirol-lehiaketen benetazko baloreak mantentzen dituen kiroletako bat.

Caja Laboral Baskonia, Bizkaia Bilbao Basket eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club taldeen estadioetan gure logoa agertzen hasten den bitartean, gure erabiltzaile eta sare sozialetako jarraitzaileekin harremanak sendotzen ditugu partidu eta klub bakoitzeko bi sarrera (gutxienez) zozkatuz.

Sarrera bikoitzen (lagun batekin joateko) zozketak martxan jarri ditugu jada. Zure sarrerak nahi badituzu, sare sozialei adi egon, zozketa asko dira eta oso erraza da parte hartzea.

Momentuan, Caja Laboral Baskonia – Olympiacos Piraeus partiduarentzako 2 sarrera eta Caja Laboral Baskonia – Obradoiro CAB partiduarentzako beste 2 sarrera zozkatzen ari gara. Parte hartzeko, datorren astean Metapostak plazaratuko duen publizitate kanpaina berriaren protagonista nor izango den asmatzen saiatu beharko zara. Informazio gehiago topa dezakezu gure Facebook-ean. Hurrengo zozketak laster zabalduko ditugu.

 

 

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed