«

»

Feb
03

Hobetzeko ideiak

Azken bolada honetan gure bloga bisitatu baldin baduzue, atal berri bat ikusteko aukera izan duzue menu orokorren artean: Ohiko arazoak.

Orri honetan bilduko ditugu hilabete hauetan Metapostako erabiltzaileek izan dituzten ohiko arazo eta zalantzak: sistemara sartzean, igorle bati harpidetza egitean…

Atal hau beti eguneratua edukitzeko eta zuek ere kolaboratzeko aukera izateko, blogean egitea aukeratu dugu, eta ez web-gunean. Dena den, esteka bat egongo da Metapostaren ohiko arazoak web-gunetik ere kontsultatu ahal izateko. Zuen partaidetza oso erabilgarria da zerbitzua hobetzeko, beraz, edozein arazo, zalantza edo proposamenik izanez gero, ez izan zalantzarik guri esateko.

Aukera aprobetxatzen dugu ere gogorarazteko zuen eskura duzuela erabiltzaileari arreta emateko zerbitzua zalantza guztiak argitzeko.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed