EGIBIDE eta METAPOSTA: Lankidetza hitzarmenen sinadura sinplifikatzen

2022an indarrean jarri zen Lanbide Heziketako (LH) lege berria eta pixkanaka ezartzen ari da 2024. urtearen amaiera arte. Lege horren arabera, modu orokorrean ezarri beharko da modalitate duala heziketa-ziklo guztietan, beraz, ikasleen prestakuntza ikastetxeen eta enpresen artean banatu behar izango da.

Araudi berri honen ondorioz, EGIBIDE zentroak ikasleek egonaldiak egingo dituzten enpresekin 500 lankidetza-hitzarmen inguru sinatu behar izango dituzte.

Digitalizazio integralerako beste urrats bat

Beste behin ere, EGIBIDEk METAPOSTA erabiltzea erabaki du erronka berri horri aurre egiteko, eraginkortasunarekin, segurtasunarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa agerian utziz.

METAPOSTAren sinadura digitaleko zerbitzuak erabiliz, EGIBIDE enpresekin dituen lankidetza-hitzarmenak digitalizatzen ari da. Aurrerapauso hori mugarri garrantzitsua da arlo guztietan paperik gabeko kudeaketa lortzeko bidean.

EGIBIDErentzat eta enpresa kolaboratzaileentzat onura nabarmenak

METAPOSTA erabiltzea erosotasun paregabea izan da bai EGIBIDErentzat bai hitzarmena sinatu behar duten enpresentzat. Dokumentuak elektronikoki bidaltzeari esker, joan-etorriak, dokumentuak jasotzeko itxaron-denbora luzeak eta papera erabiltzea saihestu dute.

Enpresa kolaboratzaileek ere etekina atera dute digitalki sinatzeko modu honekin. Lankidetza hitzarmenak METAPOSTAren bidez jasotzean, erosotasunez sina daitezke klik bakar batekin, ziurtagiri digital konplexurik gabe. Erraztasun horrek, denbora aurrezteaz gain, karga administratiboa ere murrizten du.

Digitalizatutako beste dokumentu eta kudeaketak

EGIBIDEk hiru urte darama METAPOSTA erabiltzen eta, denbora honetan, hainbat dokumentu eta kudeaketa digitalizatu dituzte lan- eta ikasketa-harremanen esparruan. Dokumentu horien artean nominak, egutegiak, jakinarazpenak, lan kontratuak, luzapenak, diplomak eta ikasleen ziurtagiriak daude.

Digitalizazio honi esker, nabarmen erraztu dituzte administrazio-prozesuak, kudeaketa arinduz eta hezkuntza-erakundearen eraginkortasuna hobetuz.

Zerk eragiten du METAPOSTAk kanal segurua izatea?

METAPOSTAk, transmititutako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen duen kanal enkriptatua eskaintzen du. Gainera, dokumentuaren igorlearen eta hartzailearen identitatea egiaztatzen du, sinatzaile gisa jardunez. Autentifikazio horrek, komunikazioaren osotasuna ziurtatzeaz gain, sinadura digitalaren prozesuan konfiantza indartzen du.