Ziurtagiri elektronikoarekin sartu

NAN elektronikoa; IZENPE, ONA eta CAMERFIRMA txartelak

Zure ziurtagiri eletronikoarekin sartu ahal izateko (NAN elektronikoa, IZENPE txartela, CAMERFIRMA txartela edo ONA txartela), txartel elektronikoen irakurgailu bat eta horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programa edo driver-ak eduki behar dituzu. Gainera, zure txartelaren pasahitza gogoratu beharko duzu.

METAPOSTAren web gunean sartu, ipini txartela irakurgailuan zure burua identifikatu ahal izateko, «Sartu» botoia sakatu eta pantailan azalduko diren argibideak jarraitu.

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziutagiria (CERES)

Certificado CERESDiruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiriarekin ere sar zaitezke: CERES (CERtificación Española, hau da, espainiar ziurtagiria).

Ziurtagiria lortzeko konfigurazio batzuk egin beharko dira nabigatzailean (soilik Internet Exporer eta Mozilla Firefox-ekin egin ahalko da).

Konfigurazioak egiteko, bi aukera daude: instalazioa automatikoki egiteko programa bat deskargatzea ala instalazioa eskuz egitea argibide hauekin: CERES ziurtagiria instalatzeko jarraibideak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.